Bitxikeriak

Linguae Vasconum Primitiae, Euskarazko lehen liburua

Linguae Vasconum Primitae (“Euskaldunen hizkuntzaren lehen berriak”), da euskaraz argitaratutako lehen liburua. Bernard Etxeparek idatzi zuen 1545 urtean eta Bordelen argitaratu zuten.

Bertsoan egindako hamabost idazlanez osatutako bilduma da, eta prosazko hitzaurrea du hasieran. Idazterakoan, behe Nafarroako euskara erabili zuen Bernard Etxeparek, eta erlijio-gaiak, euskal hizkuntzari egindako laudorioak, maitasun-gaiak eta poema autobiografiko bat tartekatzen ditu, eta azken honetan traiziozko akusazio faltsu bategatik Biarnon kartzelan egindako denbora kontatzen du.

Gehiago jakiteko, sar zaitez Auñamendi Eusko Entziklopediaren webgunean.

 

itzuli gora