Bitxikeriak

Kalimotxo hitzaren jatorria

Herri-legendaren arabera, kalimotxo nahasketa ezagunaren izenaren jatorria –gaztelaniaz gerora calimocho izango zena–, Antzarrak izeneko lagun-koadrilak asmatutakoa da, lagun talde honek asmatu baitzuen (eta antza denez, baita nahasketa ere) Algortako Kai Zaharreko 1972. urteko jaietan, Bizkaian. Dirudienez, txosnan zerbitzatzeko erositako ardoa mindua zegoen, eta bota baino lehen, diru hori ez galtzearren, beste zerbaitekin nahastea bururatu zitzaien. Nahasketa horren asmatzaileak koadrila horretako bi lagun izan ziren, Kalimero eta Motxo goitizena zutenak. Nahasketa hori gustukoa izan zuten, eta bi sortzaileen omenez izen bat asmatu zuten edariarentzat. (iturria: Wikipedia)

itzuli gora