Bitxikeriak

Bazenekien bakailao gazituak Euskadin izan zuela jatorria?

Eriken garaia baino lehenagotik, IX. mendean, eskandinaviarrek bakailao-lehortegiak ezarrita zituzten Islandian eta Norvegian, eta soberakinak Europa iparraldean merkaturatzen zituzten. Vikingoek ez bezala, euskaldunek gatza zuten eta, lehortu aurretik gazitutako arrainak denbora luzeagoan jangarri zirenez gero, euskal marinelak eskandinaviarrak baino urrunago joan zitezkeen itsasoz. Gainera, beste abantaila bat ere bazuten: produktu bat zenbat eta iraunkorragoa izan, orduan eta errazagoa zen hura saltzea. 1000. urte inguruan, euskaldunek bakailaoaren merkatua asko zabaldu zuten, iparraldeko habitataren mugetatik askoz haratago iristen zen nazioarteko salerosketa bikaina bilakatzeraino. (iturria: www.bacalla.com)

itzuli gora