Ruiz de Azúa Pérez de Arrilucea, Ismael (Isma)
2005an abeltzaintza eta nekazaritza ekologikorantz eman nuen pausua faktore ezberdinen pilaketaren ondorio bat izan zen. Dena den, aipatzekoak dira abeltzaintza eta nekazaritza osasuntsuago batzuen bitartez datozen belaunaldientzako gure gurasoengandik jaso genituen lurra eta kultura uzteko nire ardura, eta baita ere ohiko abeltzaintzan eta nekazaritzan jasan izan dugun etengabeko askatasun galerari aurre egiteko beharra. Guzti horrek zentzu osoa hartzen zuen lurra eta animalien ongizatearen alde egiteko nuen beharra ikusirik. Elgea mendilerrotik bertan, Arabako natur ingurune baliotsu batean kokaturiko 33 Ha-ko belardietan bazka egiten dute nire 30 behiek, 5 bigantxek eta jaiotzen diren txahal guztiek. Basa-bizitza berdindu nahian, urte osoan zehar kanpoan bizi dira elikadura naturala dutelarik. Familien artean elkar banatu ahal den animali oso edo kanal erdiko, puzketaka eta xerrakako eskaintza egiten dut. Baita ere txuleta bat, aparteko mailako xerra bat, lehen mailako xerra bat, bigarren mailako xerra bat, haragi txikitua, zankarroia, saihetsak eta gisatzeko haragia dituzten 5 kg-ko sortak. Abeltzaintzarako txahalak, idiak, eta abarrak ditut, eta honetaz aparte alpapa lehorra, zerealak eta proteaginosak eskaintzen ditut. Eskaintzen dudan guztiak ziurtapen ekologikoa du, kalitate bermea emateko aukera eskaintzen didalakoan.
Dirección y contacto
Ruiz de Azúa Pérez de Arrilucea, Ismael (Isma) - Ruiz de Azúa Pérez de Arrilucea, Ismael (Isma)
Maturana01206 Barrundia
Araba