Dastatu gure produktuak

García de Vicuña Ruiz de Arkaute, Juan

Nola heldu?

Nire gurasoen lanari jarraipena emateko, nekazaritza konbentzionalera ekin nion denbora batez norabidez aldatzea erabaki nuen arte. Ingurumena errespetatzen zuten jarduerak egiten, nekazaritza sostengarriko proiektu integral oso berri bat burutzen hasi nintzen. Nekazaria naiz oinarrian eta nekazaritza ekologiko estentsiboan dihardut gure ingurumena eta naturak eman diguna zaindu behar dugula uste dudalako. Nire lurrak ekologikorantz berregituratzen hasi baino lehen 2002an, gaur egun 30 hektarea, 1991an Arabako Nekazaritza Ekologikoko Institutua sortu genuen beste 15 nekazari gazteekin. Garai hartan zorotzat hartzen gintuzten baina, hala eta guztiz ere, labore osasuntsuak eskeintzeko ilusioz eta gogo biziz beterik, institutuak zituen lurrak lantzen hasi ginen, gure herrikideei bertan ereindako produktuak eta lortzen genituen aurrerapenak eskainiz. Esfortzu handi eta emaitza latzeko hainbat urteren ostean, gure lan metodoak eta ekoizpena finkatuz joan ginen eta lan egiteko era hau gure lurretara eramatea erabaki genuen. Hasteko, gure lurrak berregituratu egin genituen eta gero NATUARABA izeneko elkartean taldekatu ginen 2003an, Arabako nekazaritza estentsiboaren garapena bultzatzen duen elkartean alegia. NATUARABArekin batera elkartearen hasieratik arlo honetan egindako esfortzuen aitorpen gisa 2012an aipamen bereziaren saria eman digu Espainiako Nekazaritza Ekologikoko Elkarteak (PREMIOS SEAE-ECOELABORA ) EZAGUTZAREN SORRERA AGROEKOLOGIAN ETA EKOIZPEN EKOLOGIKOAN atalean. Nire ekoizpena kontsumorako patatan oinarritzen da, zereal aleak, legumiosoak eta proteaginosoak ere ereiten ditut errotazio zikloaren arabera. ENEEKaren agirian oinarritzen naiz nire produktuen kalitatearen eta bezeroarekiko arreta onaren bermea ziurtatzeko. Egun giza sentsibilizazio handia dago gizartean ingurumen gaiekiko eta ni, herritar eta nekazari moduan, gure ingurunea errespetatzen duten jaki osasungarriak lortzen duen oro lagundu eta babestu nahi dut, landa eremua garatuz eta mantenduz.

  • Patata;

Patata;

  • Patata
  • Patata;   1486_foto4.jpg
  • Patata;   1486_foto5.jpg
  • Patata;   8.jpg

¿Dónde comprar?

  • Mercados
  • Ferias
  • Venta Online
  • Caserio
  • Tienda
  • Grupos de consumo
  • Distribuidoras y Cooperativas

Productos certificados

  • Ecológico

Consultar con el productor la certificación concreta de cada producto.

Dirección y contacto

Galería de fotos

1486_foto3.jpg1486_foto2.jpg

Gertuko ekoizleak

itzuli gora