Bastalbiri, S.L.U. (Goiabe Sukaldea)
Zarautz inguruko mendian kokatuta dagoen bizi proiektu ekologiko bat da GOIABE. 2003.urtean hasi ginen lanean, eta hasieran, gure produkzioaren parterik handiena sukaldaritzan oinarritzen bazen ere (barazkiz betetako enpanadilla eta biribilduak) orain batez ere okintzan aritzen gara. Ogia, etxean sortutako legamiarekin egiten dugu. Soilik ura, irina, oliba olio extra birjina eta gatza gehituz, honela ogi goxo eta zeharo naturala lortuz. Egurrez elikatzen dugun labean egosten da. Hiru irin desberdin erabiltzen ditugu ogi ezberdinak egiteko. Gari irina, Galtzuri irina eta Zekale irina. Legamia ere ogi mota bakoitzerako berea erabiltzen dugularik. Honetaz gain oliba olio e.b.rekin egindako bi madalena mota ekoizten ditugu astero. Bata gari irina eta panela erabiliz eta bestea galtzuri irina eta arto ziropea daramana. Urtean zehar hainbat azoka eta dastaketetan parte hartzen dugu opilgintza gazi gozoarekin. Eta udaran paisaia paregabea duen jatetxean, asteburuetan eta enkarguz, bazkari eta afaria biologikoak ematen ditugu.
Dirección y contacto
Bastalbiri, S.L.U. (Goiabe Sukaldea) - Bastalbiri, S.L.U. (Goiabe Sukaldea)
Elkano auzoa, 2520809 Aia
Gipuzkoa