Dastatu gure produktuak

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako azokak Euskadin

 


 

Hurrengo Azokak

IRA
22

22.09.2018

IRA
22

22.09.2018

IRA
22

22.09.2018

IRA
22

22.09.2018

IRA
23

23.09.2018

Ver todos

Urte osoan, esku-eskura dauzkagu gure baserritarren eta ekoizleen produktuak. Eta horiek, hots, janarien eta edarien arduradun eta zaintzaileek, hain zuzen ere, emango dizkigute gomendiorik onenak erosketari buruz eta produktuaren erabilerari buruz, baita jatorriaren eta ekoizpen-sistemaren inguruko informaziorik onena ere.

Asteko azoka ugari ditugu, hala nola astelehenetan Gernikan, larunbatetan Tolosan eta asteazkenetan Ordizian, baita azoka bereziak eta ludikoak ere, euskal geografiaren luze-zabalean barreiatuak, eta badira batzuk produktu jakin bat sustatzeko xedea dutenak.

Gure azokak “saltoki” huts batzuk baino askoz gehiago dira. Historia eta tradizio luze eta aberats baten emaitza dira; ekoizle eta kontsumitzaileen nahiz landako eta hiriko gizarteen topaleku eta bilgune dira. Landako munduarekin, gure lurrarekin, gure produktuekin eta gure nortasunaren parte handi batekin dugun lokarria dira.

Gure ekitaldien agendan eta katalogo honetan gure azoka eta merkatu guztiak topa ditzakezu... Baina galdetu diozu inoiz zure buruari zein den horien jatorria? Zer dagoen horien atzean?

 

Gehiago kategoria honetan: « Elikadura eta Kontsumo arduratsua
itzuli gora