Dastatu gure produktuak

XX. Nekazaritzako Azoka Gardena (Vitoria-Gasteiz ) | Irailak 14

Nola heldu?

Arabako baserrietako produktuen salmenta zuzena. Protagonista: Arabako baratzea. Garaiko produktuen dastaketa, produktuak nola egiten diren erakusketa eta haurrentzako tailerrak.

Gure gizartean bertako produktuen kontsumoa sustatzeko ekimenen barruan, irailaren 14anan UAGA eta AGA Kooperatiba-sozietateak Nekazaritzako Azoka Gardena antolatu dute.

Azoka Urrezko Zeledoien plazan (Correos parean) jarriko da, Araban ekoizten diren produktuak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzeko.

Aureko edizioetan bezala, hogei postu inguru egongo dira. Bertan, lekaleak, barazkiak, hestebeteak, oilaskoa, arrautzak, gazta, eztia, ogia, txakolina, marmeladak, etab. eros daitezke Arabako ustiategietatik zuzenean.

Sasoiko produktuak balorean jartzeko helburuarekin, oraingoan Arabako baratzea izango da azokaren protagonista. 

Ez da azoka arrunta izango, baizik eta landa-eremua eta hiriaren arteko topagunea. Arabako ekoizleek gure lurreko produkturik onenan eskainiko dituzte kontsumitzailearentzat bidezkoa eta eurentzat duina den prezio batetan, sektorearen jarraipena ziurtatuz, herrietako bizimodua mantenduz, eta bertako ekonomiari eta garapen jasangarriari lagunduz.

NIREAko txoko bat ere egongo da, bertan haurrentzako tailerrak egingo direlarik.

Eguna: Irailak 14
Ordutegia: 10:30-14:00
Tokia: Urrezko Zeledoien plaza Correos parean, Vitoria-Gasteiz
Antolatzaileak: UAGA eta AGA Kooperatiba-sozietatea

mercado-agrario-transparente-nekazaritza-azoka-gardena-vitoria-gasteiz-09-2019-cartel

 

por-que-consumir-producto-local

itzuli gora