Dastatu gure produktuak

EtxEKO azoka

etxeko-azoka

sareko.net

Gipuzkoako produktu ekologikoak Donostiako etxeetara zuzenean iristeko ekimena da EtxEKO azoka. Donostia inguruko hainbat ekoizle eta egilek bat egin dute Gipuzkoako hiriburuan banaketa kolektiboa egiteko, eta ekimenari deitu diote:EtxEKO Azoka.

Ekimen honek Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren babesa du. Sareko.net webgunearen bitartez, sasoiko barazkien, ardi eta behi esne eta esnekien, arrautzen, zereal ezberdinetatik datozen ogien, sagardoaren, Idiazabal gaztaren eta beste hainbat produkturen eskaintza zabala eskura dituzu, betiere Gipuzkoan eredu ekologikoan ekoitzita. Eskaerak gutxienez bi egun lehenago egin behar dira, eta banaketa astearteetan eta ostiraletan egiten da.

Gaur egun EtxEKO Azokak Donostian bakarrik banatzen badu ere, zerbitzu hori beste leku batzuetan eskaini ahal izateko lanean ari dira

 

itzuli gora