Ezagutu gaitzazu

Ezagutu gaitzazu

Webgune honek lehen sektorea bultzatu eta Euskadiko landa eta itsasertza sustatzeko helburua duten ekimen guztiak bildu nahi ditu. Entitate desberdinek hiri, landa nahiz itsasertzeko gizartearen zerbitzura jartzen dituzten erreminta guztiak aurkeztuko dituen erakusleiho bat izan nahi du. Ekoizleek berek eta landako gizarteak gure lurraldearen %85ean burutzen dituzten jarduerak ezagutzera emango dituena. Eta, horrez gain, jarduera horiei berez duten eta merezi duten balioa emango diena. Azken batean, landako eta hiriko munduen topalekua.

Ezagutu eta aitortu egin behar da, sarean lan egin, norberak bere erantzukizunak hartu, eta era horretan, guztien artean osatu eta zaindu nahi dugun gizarte hori eraikitzeko gizarte-konpromiso batera iritsiko gara.

Plataforma hau partaidetza integralaren ikuspegiarekin proposatu da, eta bertan jarduten duten eragileek zeresan handi bat edukitzeaz gain, esku hartzen dutenek beren iritziak, premiak eta feedbacka ezagutarazi ahal izango dute kontsulta eta partaidetzarako erreminta desberdinen bidez (bidaia-koadernoa, galdera zuzenak, ekarpenak...).

 


 Denok geure ekarpentxoa egin dezakegu landa eta itsasertzeko ingurugune iraunkorra garatzen.

 


 

Colaboradores/Kolaboratzaileak

itzuli gora