Ezagutu gure lurraldea
Atal hauetan gurekin batera bidaiatzeko proposamena egin nahi dizugu, Euskadi barnetik ezagutzeko. Izan ere, gure herrialde osoari buruzko webgune bat duzu hau. Paisaiak, jendeak, ekitaldiak eta, azken batean, gure lurraldearekin loturiko kultura guztia ezagutuko duzu.
Azalduko dizugu nola Euskadik duen kokapen estrategikoari esker, Bizkaiko Golkoaren bidez Atlantikoarekin bat egiten duela, Pirinio mendiak ekialdean dituela eta Kantauriko Mendizerra kate horren mailarik behekoenean, mugaldeko inguru bat da, alde askotatik begiratuta. Igarobide bat da, eta ez ekologiaren ikuspegitik bakarrik, baizik eta, baita kulturaren, hizkuntzaren, klimaren... ikuspegitik ere.
Eta “ekotono” horri esker, lurra landu duten, kostaldean arrantzan eta salerosketan aritu diren, mendi-larreetan ardiak bazkatu dituzten eta basoak aprobetxatu dituzten gizon-emakumeek eraikitako paisai horiek guztiak askotarikoak dira, eta bertako kultura-tradizioekin eta lurraldearekin hertsiki loturik daude, eta batzuetan, baita neolitikoaren garaitik ere.
Bazatoz gurekin?
- 2016ko Gatz Haranaren Biltegiratzea. Larunbata, irailak 10 Data: Asteartea, 06 Iraila 2016 13:10
- Baseleizen eta Txakolindegien X. bidea . Bakio (Bizkaia). Larunbata, irailak 3 Data: Astelehena, 29 Abuztua 2016 14:43
- Ezagutzen al duzu Uribeko Txakoli Bus-Beer Busa? Data: Asteartea, 31 Maiatza 2016 11:33
- Alboka Eguna Orbison Data: Ostirala, 27 Maiatza 2016 14:19
- Txapela buruan eta ibili... Euskadin! Data: Ostirala, 27 Maiatza 2016 12:07