Gaztelugatxeko San Juan
Euskal Autonomia Erkidegoak kostaldean duen eremu interesgarrienetariko bat da Matxitxako eta Bakioren arteko eremua. Hainbat eratakoak dira baloreak, baina nabarmen jartzekotan harkaitzak nabarmendu behar dira, ia-ia bertikalak dira eta paisaia-multzo bikaina osatzen dute. Horien erdigunean Gaztelugatxe tomboloa eta Aketxe harritzarra topa daitezke.
Babespeko biotopoaren izena Gaztelugatxe San Juan izango da. Interes historiko nabaria du, aspaldi-aspaldiko erritu eta sinismenekin lotuta dago eta, ikuspegi zoragarriak dituenez, hainbat jende bertaratu ohi da.
Gehiago jakiteko