Gure lurraldea

Itxinako Biotopoa

Nola heldu?

Itxina mendigunea (571 ha) Gorbeiako Parke Naturalaren barruan aurkitzen da eta egitura karstiko baten adibide bikaina da; halaber, Euskal Herriko mendi askoren orografian eta paisaian ikus dezakegun fenomeno geologikoa da. Kareharrietan, kaltzio-karbonato ugari dagoenez gero, euri-ura pixkana-pixkana milioika urtetan zehar harria disolbatzen joan da, izan ere, kareharria, oso trinkoa izanagatik ere, erraz disolbatzen baita halako denbora-epe luzeetan.  

Horrela, euria arrokak higatzen joango da, eta pitzadurak gero eta sakonagoak bihurtuko dira. Aurreko higadurek utzitako ildoetatik barrena joango da, grabitatearen mende, higatzen errazenak diren guneetatik barrena, eta azkenik, mendigune hori guztia lur gainean arrakalatua eta lurpeko hodi ugariek zulatua topatuko dugu.  Zulorik zaharrenak leize bilakatuak topatuko ditugu, eta ez da urik igaroko horietatik, ura geruza sakonagoetatik barrena joango delako. Airetik, lautada harritsua ikus dezakegu Itxinan, ingurunean goratzen dena, ertzek gailurreria bat osatzen dutela, barrualde konkaboa babestuko balute bezala.

Gailurreko tontorrik garaiena Lekanda da (1.302 m), ekialdean; hegoaldean, berriz, Altipitatz eta Arteta nabarmentzen dira, eta iparraldean Aizkorrigane. Azken honen oinetan, kanpoaldetik, erpin zorrotz batzuek osatutako multzo estua altxatzen da, Atxa (haitza) deritzenak. Karstaren ipar-ekialdean mendigunearen barrualdera iristeko biderik errazena dugu, Atxular begitik barrena, eta bide hau betidanik erabili izan dute artzainek (Itxinan dute artzain-txabola eta saroia) eta egurgileek.

Hala eta guztiz ere, ez da gomendagarria barneratzea, inguru hori ongi ezagutzen duen norbaitekin ez bada, ez dagoelako biderik eta orientazioa erraztuko digun arrastorik paisaia horretan. Lainoa dagoen egunetan bereziki kontuan hartu beharreko oharra da. Mendigunearen barrualdea leizez osatutako labirinto zabal bat da, harkaitz zartatu eta pitzatuez osatutako goraguneek inguratua. Udazkenean batez ere, pagoek beren berezko kolore gorriztak hartzen dituztenean, benetan ikusgarria da paisaia, eta esan liteke ez duela parerik Euskal Autonomia Erkidego osoan. Leize horien artetik Supelegor izenekoa nabarmentzen da (Gorbeiako mendigunean urak zulatutako ia 500 leize horietako bat), euskal mitologiako pertsonaien bizilekua. Oharrak Paseoak Biotopoan barrena, inguratzen duten gailurretara doazen ibilbideak eta leize desberdinetako espeleologia-jarduerak dira gune natural babestu hau ezagutzeko proposatzen diren alternatibetako batzuk.

 

 

Datu interesgarriak:

  • Fauna

  • Flora

  • Como llegar

  • Actividades

  • Rutas en la zona

  • Panorámicas

Mendizerraren altuera handiak baldintzatu egiten du ornodunen fauna, oso baldintza zorrotzak baitaude bertan Hala eta guztiz ere, esanguratsua da gutxienez zortzi saguzar espezie topa ditzakegula bertan. Era berean, nabarmentzekoa da leizeetako ornogabeen faunaren barruan dugun ugaritasuna, argirik gabeko inguruneetara eta elikagai gutxikoetara bereziki egokitutako espezieak baitaude.

 

Ingurune karstiko hauek landaretzaren babesleku dira, beren topografia gorabeheratsuan askotariko giroak biltzen dituztelako eta toki horietako askotara iristea ezinezkoa delako. Nabarmentzekoa da Itxinan 175 goroldio eta hepatiko espezie baino gehiago katalogatuta daudela. Aberastasun hori ahalbidetzen duen ezaugarrietako bat, hain zuzen ere, deskonposatzen ari den egur ugaritasuna da; Euskadiko beste toki batzuetan ezinezkoa da hori topatzea, egiten den baso-ustiapen handiagatik.  Landaretza-aberastasun hori are handiagoa da gailurretako eta horma bertikaletako espezie berezien presentziari esker. Pago batzuk tokirik zailenetan eta ustekabekoenetan hazten dira, eta horrelako zuhaitzak ikazkintzara erabili izanaren arrastoak topa ditzakegu oraindik.

Ezin da autoz bertaraino iritsi. Urigoititik iritsiko gara oinez (Orozkotik igotzen bagara), edo bestela, Pagomakurretik (Areatzatik gora joanez gero).

Ez dago aparkalekurik ingurunean. Urigoitin edo Pagomakurren aparkatu daiteke eta handik oinez hurbildu.

 

 

 

/tab]

[tab title="Observaciones"]

Areatzako Parketxea Gudarien Plaza, 1. 48013 Areatza Tel: 946 739 279 E-maila: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ; Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Gehiago kategoria honetan: « Bizkaiako Meatzaldea
itzuli gora