Gure lurraldea

Laguardiako Aintzirak

Nola heldu?

Biotopo Babestu hau Arabar Errioxaren erdialdean dago, Guardiako harresietatik gertu, eta bertatik ikusten da. Lau hezegune txiki elkartzen dira bertan: horietatik hiru, Carralogroño, Carravalseca eta Musco, aldi baterako aintzira endorreikoak dira, sorburu eta funtzionamendu naturalekoak; laugarrena, berriz, Prao de la Paul izenekoa, aspaldiko amiri edo istil baten gainean moldatu zuten urtegi txikia da.

Carralogroño eta Carravalseca eskualde horretan nekazaritzan baliatzeko lehortu eta, hortaz, suntsitu ziren aintzira txiki multzo baten azken lekukoak dira. Horixe da Musco aintzirari gertatu zaiona: Biotopo izendatu arte drainatu, lehortu eta laborantzan landu zuten, eta une hartantxe hasi zen hezegunea berreskuratzen.

Eskualde honek baditu, bestalde, Euskal Autonomi Elkarteko gainontzeko lurraldeetatik bereizten duten zenbait ezaugarri soziokultural. Adibidez, mahasti eta ardo lurra da ia erabat eta izugarri aberatsa da arkeologi aztarnategietan: La Hoyako herriska, La Hechicera eta beste trikuharri asko eta San Juan Ante Portan- Latinamen aurkitu den neo-eneolitikoko hilobi ezohikoa, non 400 hezurdura oso aurkitu diren, denak silexko puntadun armekin erahilak.

Gehiago jakiteko:

Laguardiako Turismoa

itzuli gora