Gure lurraldea

Leitzaran

Nola heldu?

Ez gaude ohituta Gipuzkoan edo Bizkaian tamaina handi samarreko eta kilometro askotxotan ur gardeneko ibaiak ikusten.Berezitasun horrek eta beste ezaugarri garrantzitsu batzuek Leitzaran ibaia Biotopo Babestu izendatzera bultzatu zuten.  Leitzaran ibaia Nafarroako Leitzako lurraldetik barrena murgiltzen da Gipuzkoan, eta ur-lasterrak, presak eta meandroak igaro ondoren, haltzadi baten itzalean, haran malkartsu eta biztanlerik gabeko batetik barrena doa, Oria ibaiarekin elkartu arte, Andoain parean. Plazaolako bide berdea. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko komunikabide tradizional bat izan zen, ibai honen ertzetik igaro baitzen 1914 eta 1953 urte bitartean Plazaolako tren txikia, Iruñea eta Donostia elkartzen zituena.

Eskualde honetako topografia hain da malkartsua, ezen hogeita hamar bat tunel egin behar izan baitzituzten hori eraikitzeko. Gaur egun, trazaketa horretan zenbait geltokiren aztarnak geratzen diren arren (Ameraun eta Plazaola), Plazaolako bide berdea izen orokorra duten eta naturan barrena doazen paseo-ibilbide garrantzitsuak ditugu, eta txirrindulariek eta txangozaleek erabili ohi dituzte, orain berriki jarritako argiztapenari esker tunel ugariak zeharkatuz. Ibai-bazterrean eta muinoetan badira, halaber, zenbait aisialdi-eremu eta askaldegi. Arearen kultura-ondarea ere azpimarragarria da, eta harrespilak, trikuharriak, elur-zuloak eta burdinolak nabarmentzen dira.

Leitzaran biotopo protegido

Beste alde batetik, behealdetik harana inguratzen duten mendi-tontorretarainoko desnibela garrantzitsua da (Mandoegi, 1.043 m), eta mendi horien magaletatik, berriz, hainbat erreka doaz maldan behera.  Amuarrainaren arrantza ohiko jardueretako bat da Leitzaran ibaiaren arroan, Biotopoaren inguruan. Lau arrantza-eremu daude, horietako bat heriotzarik gabeko arrantza-tartea da eta beste bat arrantza intentsibokoa. Oharrak. Plazaolako trenbide zaharrak Andoain eta Otita landa-parkearen artean egiten duen tartea (5 km) minusbaliotasuna duten pertsonentzat egokituta dago. Laster Leitzaran Haraneko Uraren Interpretaziorako Zentroa eta Arrantza Eskola irekitzea aurreikusia dago Otita landa-parkearen barruan. Bertxin eremuan, Parkearen sarreran, onartua dago akanpatzea.

 

  • Fauna

  • Flora

  • Como llegar

  • Rutas en la zona

  • Panorámicas

  • Observaciones

 

Leitzaran ibaiko uren kalitatea bertako arrain-bizitzaren aberastasunean islatzen da. Leitzaran ibaia, amuarrainen arrantzarako toki paregabea izateaz gain (amuarrainen arrantza aisialdi-jarduera garrantzitsua da hemen), uhandre piriniotarraren eta desman piriniotarraren populazio batzuk aurki ditzakegu ibaiaren zenbait puntutan. Uhandrearen kasuan, aipatua izan den toki bakarra da Autonomia Erkidego osoan. Ur-zozoa eta martin arrantzalea ere Leitzarango ibai eta ibai-adarren gainetik ibiltzen dira hegan. Halaber, azpimarratu beharra dago Oria ibaian izokin atlantikoa berreskuratzeko programaren ahaleginik handienak Leitzaran ibaira bideratuta daudela.

 

Landaredian lurzoru eta giro oso hezeekin loturiko espezie garrantzitsuak ditugu, hala nola Soldanella villosa eta Saxifraga clusii. Haranaren goialdean topatuko ditugu ingurunerik interesgarrienak. Usabelartza mendi-lepoan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan dugun esfagno-zohikaztegirik garrantzitsuenetako bat aurkitzen da, landare-espezie garrantzitsu askorekin. Ibaian bertan, bere ibilbidearen zati handi batean bederen, ibai-ertzetako berezko haltzadia topatuko dugu, oso zerrenda estua eduki arren, eta badaude, halaber, harizti batzuk (haritz kanduduna eta kandugabea), baita pagadi batzuk ere.

Andoaindik GI-3091 errepidetik barrena jo behar dugu Otita landa-parkeraino (Leitzarango sarrera). Parke horretaraino oinez edo bizikletaz ere iritsi gaitezke Andoaingo herrigunetik, Plazaolako bide berdetik barrena (garai bateko trenbidea). N-1 errepidetik A-15 autobidea hartuko dugu Iruñerantz, eta gero, Leitzako irteera hartuko dugu Berastegirantz. Urto gaina igaro eta berehala abiatzen den pistak Leitzaranera eramango gaitu.

Leitzaran Haranaren sarreran, Otita landa-parkean (Andoain), aparkaleku zabal bat dago. Andoaingo herrigunean ere aparkatu dezakegu, eta bertatik Plazaolako bide berderantz abiatu. Azkenik, Urto gainean (Berastegi), bada beste aparkaleku bat.

 

 

 

Leitzaran 31 Tel: 943 590 409 Tolosaldea Tour Tel: 943 697 413 Faxa: 943 676 213 E-mail: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Andoain, Villabona, Berastegi eta Elduain, Donostialdea/Tolosaldea, Gipuzkoa

 

 

 

43.2027256,-2.0110146

itzuli gora