Gure lurraldea

Deba-Zumaia Tarteko Itsasertza

Nola heldu?

Gipuzkoako itsasbazterreko mendebaldeko sektorean dagoen itsasertz-lerroan -Haitzandi (Deba ibaiko senadiaren ekialdeko muturra, Deban) eta Haitzabal artean (Urolaren ibai-ahoaren ezkerreko ertza, Zumaian)- labarrez osatutako 8 bat km-ko tartea dago, eta oinarrian abrasio-plataforma zabalak ditu. Sektore horrek Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko ekosistema guztien artean geologia, paisaia eta naturaren aldetik oso balio handia duten elementuak ditu.

 

 

Besteak beste, itsasertzeko eremuaren geomorfologia aipatu behar da, nazioartean oso berezia delako, baina baita zonaren aldaketa antropogeniko handia ere, batez ere isolatuta dagoelako eta zaila delako bertara heltzea. Interes geologikoa ezohikoa da, bertan dagoen marearteko zabalgunea oso handia baita. Zabalgune hori flysch tertziarioko materialen higadura bereizgarriak eta hain garbi markatzen den Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko trantsizioko tarteak sortu dute. Beste geologia-aldi batzuen arteko trantsizio oso nabarmen batzuk ere badadude: hala nola, Paleozenoa-Eozenoa edo Goi eta Behe Kretazeoak. Muga horiek garrantzia izugarria dute zientziaren aldetik, biologia-krisi handiak edo planetaren historian ingurumenaren arloan izan diren aldaketak erakusten dituztelako. Paisaiaren ikuspegitik, eremu honetan kostaldearen fisiografiak higadura-lagin interesgarriak ematen ditu: haran esekiak, lurraldean barneratzen doazen labarrak eta, batez ere, marearteko zabalgune handia. Naturaren aldetik duen interesa higadurak sortzen dituen inguruneen aniztasun handian oinarritzen da; horri esker, zoko ekologiko desberdin ugari bereizten dira eta landare- eta animalia-dibertsitate handia ikus daiteke zabalgunearen marearteko zonan.

 

Gehiago jakiteko:

 

Gipuzkoa Mendiz Mendi

Deba Zumaiako Labarrak

Gehiago kategoria honetan: « Laguardiako Aintzirak Leitzaran »
itzuli gora