Gure lurraldea

Aiaraldea

Aiaraldea Arabako Herrialde Historikoko eskualde bat da, eta Bizkaiarekin muga egiten du Enkarterri inguruan (I/M) eta Gorbeia inguruan (I/E), baita Arabarekin ere Gorbeia Inguruak eskualdean. Burgosko probintziarekin ere egiten du muga H/M aldean (Burgosko Goi Haranak), eta halaber, arestian aipatutako Bizkaiko Arratia-Nerbioi eskualdean aurkitzen den Urduñako udalerriarekin.

 

 

 

  • Udalerriak

  • Esperientziak eta aisialdia

  • Tradizio gastronomikoa

  • Estekak

Aiaraldeak 332 km2-ko hedadura du, eta horrek esan nahi du Arabako Herrialde Historikoaren % 11 dela. 33.742 biztanle ditu, 5 udalerritan banatuak, eta Arabako biztanleria osoaren % 12 dira. Udalerri horiek ondoko hauek dira: Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo. 

"Natura aberatsekoa eta edertasun paregabekoa", horrela defini dezakegu Aiara eta Goi Nerbioi Haraneko natura; toki pribilegiatua da aire libreko era guztietako kiroletan aritzeko eta natura-balio aparta duten paraje zoragarriak ezagutzeko. Gainera, beste hainbat aukera ere topatuko dituzu bertan abenturako jarduerak egiteko, gure gastronomia dastatzeko edo udalerriak bisitatzearekin batera bertako jendea ezagutzeko.

Aiaraldean gastronomia eta artisautzaren tradizioa oso aberatsa da, bai bertako lehengaien kalitateagatik eta bai horiek erabiliz prestatutako produktuengatik ere.

Eskualde honetako produkturik berezi eta garrantzitsuenetako bat txakolina da. Euskadin ohikoa den ardo zuri mota bat da, izan ere, txakolina egiteko lur aproposak topatzen baititugu Aiaraldean. Arabako Txakolina / Txakoli de Álava Jatorri Deiturak, baita horren Kontseilu Arauemaileak ere, Amurrion dute egoitza nagusia. Eskualde honetan, gainera, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deitura duen ardo zuria topatzen dugu Urduñako hirian.

Azpimarratu behar da Txakolin Ozpina egin eta merkaturatzen dela eskualde honetan, eta ongarri apartatzat jotzen dela gastronomiako hainbat eta hainbat errezeta prestatzeko.

Eskualde honetako beste produktu aipagarri bat gazta dugu; izan ere, Idiazabal jatorri-deitura duen gaztaren zenbait ekoizle ditugu bertan. Artisau modura egindako gazta hau latxa ardiaren esnearekin egiten da eta ez du inolako gehigarririk.

Horrez gain, eskualdeko beste zenbait produktu tipiko nabarmentzen dira, hala nola: eztia, etxeko ogia, txorizoak, odolkiak eta abar... beren kalitateagatik fama handikoak, tradiziozko erara eta artisau moduan prestatuak. Eskualdean astero egin ohi diren azoka desberdinetan produktu horiek guztiak dastatzeko eta erosteko aukera dago.

Azkenik, aipatu behar dugu sekulako bultzada eman zaiela nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko produktuei: marmeladak, karakolak, frutak, haragia, gazta, barazkiak... Hala, produktu ekologikoek erakusleiho eder bat topatzen dute hilaren lehen larunbatean Urduñako Foru Plazan egin ohi den azokan.

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkartearen izena ZABAIA da, eta mapa honen gainean sakatuz informazio guztia topa dezakezu.

Aiaratur webgunean ere ibilbideak eta esperientziak eta aisialdiko jarduerak aurkituko dituzu.

 

Noticias

Gertuko ekoizleak

  • Arabako Txakolina

    Arabako Txakolina

    Arabako Txakolina pertenece a la Denominación de Origen “Arabako Txakolina – Txakoli de Álava”, la cual se circu

  • Agroturismo El Txakoli

    Agroturismo El Txakoli

    Recorriendo pueblos, valles y montañas la Bodega familiar se sitúa entre el Gorbeia y la Sierra Salbada, estando abraz

  • Perez de Arriba, Jose Maria (delika2)

    Perez de Arriba, Jose Maria (delika2)

    No hay descripción disponible.

  • Campo Arana, Alberto

    Campo Arana, Alberto

    Soy Alberto, agricultor de verduras y hortalizas. Mi huerta familiar se encuentra en la comarca de Aiara, en Amurrio.

  • Cicero Serrano, Julen

    Cicero Serrano, Julen

    No hay descripción disponible.

  • Jorge Zubiaga Orive

    Jorge Zubiaga Orive

    No hay descripción disponible.

  • Okondo Txakolina

    Okondo Txakolina

    Bodega perteneciente a la Denominación Arabako Txakolina, situada en la población de Okondo. La Bodega se encuentra ba

  • IÑAKI CALLEJA PINEDO

    IÑAKI CALLEJA PINEDO

    IÑAKI CALLEJA PINEDO, produktu egiaztatua . Euskal Baserri. Kokapena: OKONDO, ARABA

  • Mª Luisa Reigadas Pinedo

    Mª Luisa Reigadas Pinedo

    Kalitatezko haragia. Animaliak mimoz zaintzen ditugu.

  • Zerrabe Okindegia, S.L.

    Zerrabe Okindegia, S.L.

    Ideia duela 25 bat urte jaio zen, urak mugitu errota batean garia irintzen hasi ginenean. Gero, urte batzuk beranduago a

  • Beldio Txakolina

    Beldio Txakolina

    Los primeros escritos hallados muestran que ya en el año 964, la producción de txakoli en Laudio era práctica común

  • Txakoli Garate

    Txakoli Garate

    Somos una pequeña bodega situada en el alto Gárate, en el mismo Laudio - Llodio. Nos presentamos con nuestros dos prod

Gehiago kategoria honetan: « Arabako Mendialdea
itzuli gora