Gure lurraldea

Añana

Araba mendebaldeko haranak ezusteko atsegina izango dira bisitariarentzat, era askotako paisaiak topatuko dituelako. Bertako lurrak, baserri multzo batzuk tartekatzen direla, ia ez dira ezertxo ere aldatu hainbat mendetan, eskualde honek izan duen industrializazio urriari esker neurri handi batean. Iparraldean, Zuiako eta Aiarako haranak topatuko ditugu beren ur-jauzi freskagarri eta dorretxe sendoekin, eta hegoalderantz, berriz, paisaia benetan bereziak, hala nola Añanako Gesaltza edo Valderejo Parke Naturaleko mendi-zintzurra. 

Hegoaldean Gaubea Harana topatzen dugu, paisaia atlantikoaren eta paisaia mediterraneoaren arteko trantsizio-gunea. Añanako Gesaltzan, altuera desberdinetan pilatuta dauden terraza zurien multzo batek osatzen du paisaia. Gatza lurrunketa bidez erdiesteko larrainak dira. 

 

  • Udalerriak

  • Esperientziak eta aisialdia

  • Gure produktuak

  • Estekak

Arabako Haranen eskualdea 10 udalerrik osatzen dute: Añana, Armiñon, Berantevilla, Iruña Oka, Kuartango, Lantaron, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Gaubea eta Zanbrana.

 

 

Esperientzia guztiek oroitzapenak eragiten dituzte eta atxikimendu bat sortzen digute horrelakoak izan ditugun lekuekin; horrez gain, eskualde bakoitza modu desberdin batean ezagutzea ahalbidetzen digute, eta txoko eta bazter guztiak ezagutu ditzakegu egun dagoen eskaintza-aukera zabalari esker. 

Hemen daude Arabako herri eta herrixkarik zaharrenak; historiaz betetako lekuak dira, toki ezkutuak, leku bakoitzaren funtsa zein den ezagutzeko eta paraje ikusgarri bezain paregabeez gozatzeko aukera ematen dutenak, hala nola Añanako Gesaltza edo Valderejoko Parke Naturala.

 

 

Arabako haran hauetako produktu izarra Gatza da.  Añanako gatzagak Arabako herririk zaharrenean daude, duela 200 milioi urte itsaso zabal baten urek estaltzen zuten toki batean.

Aire librean dugun paisaia kultural bikain hau 5.000 larrainek baino gehiago osatzen dute: ur gazitua isurtzeko eta, eguzkiak lurrunduta, gatza erdiesteko plataformak dira. Egurrezko kanal-sare berezi eta zabal batek Gatz Haraneko lekurik ezkutuenetaraino eramaten zuen ura. XX. mendearen erdialdera bertan behera utzi zituzten gatzagak, eta bertako egurrak abiada handian hondatzen joan dira harrez geroztik. Hala eta guztiz ere, orain berriki Monumentu Historiko izendatu zituzten, eta gaur egun, eraberritze-prozesu batean murgilduta daude, etnografia nahiz turismo aldetik duten balioagatik. Horrela, horietatik 600 berreskuratu dira eta dagoeneko 400ek gatza ekoizten dute gaur egun. Jarduera gehieneko garaian, bost mila lurrunketa-plataforma baino gehiago zeuden haranean eta, guztira, 95.233 metro koadroko azalera okupatzen zuten. Gatza egiten den garaia aldatu egiten da urtero, baldintza klimatologikoen arabera. Oro har, maiatzean hasi eta urrian amaitzen da, baina eperik emankorrena ekaina eta iraila artekoa izaten da, hilabete horretatik aurrera gau luzeek atzeratu egiten dutelako lurrunketa-prozesua eta euri sarriek hondatu egiten dutelako erdiesten den gatz urria. Gatza egiteko moduari buruz eta horren jatorriari buruz gehiago jakiteko, eta gatz mota desberdinak ezagutzeko, hemen klikatu dezakezu.

 

Eskualdean aurkitu ditzakegun beste produktu batzuk dira hauek:

  • Eztia
  • Etxeko odolkiak eta txorizoak
  • Artisau erara egindako gazta
  • Arabako babarrun pintoa
  • Artisau erara egindako ogia
  • Artisau erara egindako gozokiak

 

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) AÑANA du izena, eta maparen gainean sakatuz beren webguneko informazio osoa eskuratu dezakezu.

Halaber, plan eta ihesaldi ugari topatuko dituzu AñanaDescubrela orrialdearen barruko gainerako webguneetan. 

 

 

 

 

 

 

Noticias

Gertuko ekoizleak

Gehiago kategoria honetan: « Lea Artibai Arabako Errioxa »
itzuli gora