Gure lurraldea

Arabako Errioxa

Arabako Herrialde Historikoaren barruan, Ebro ibai-bazterrak eta Kantabriako Mendizerraren hegoaldeko isurialdeak mugatzen dutela, Arabako Errioxa eskualdea aurkitzen da. Eskualde honek izaera propioa du, originala eta desberdina, eta kolore bizi eta aldakorreko paisaia paregabea da bere bereizgarria. Erdi aroko herrixken xarma gordetzen du oraindik ere, eta horrek frogatzen du lurralde hauetan bizi izan ziren biztanleek maitasunez zaindu izan dituztela mahastiak, olibadiak eta zereal-sailak.

Bertako hiriburua Laguardia da eta Gasteiztik 45 kilometrotara dago, eta Logroño hiritik 18 kilometro eskasera. Logroño, Gasteiz eta Bilboko aireportuek hegazkinez etortzea ahalbidetzen dute.   A-68 autopistak eta N-111 errepideak komunikazio ezin hobeak eskaintzen dituzte errepidez.

 

  • Udalerriak

  • Esperientziak eta aisialdia

  • Gure produktuak

  • Estekak

Errioxako Araba osatzen duten udalerriak ondoko hauek dira: Mainueta, Eltziego, Bilar, Kripan, Bastida, Laguardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda, Navaridas, Oion, Samaniego, Villabuena eta Iekora.

 

Eskualde honek mahastiekin eta olibadiekin duen harreman handiaren ondorioz, inguru honetako egonaldiaz gozatzeko modu ugari topatuko ditugu. Dela gastronomia alorrean edo dela naturarekin harremanetan jarriz, baina, betiere, Laguardiako urmaelean topatzen dugun biodibertsitate ornitologiko ikaragarria ahaztu gabe.

 

Mahastia dugu Arabako Errioxa eskualdean gehien egiten den laborea. Ezaugarri klimatologikoak eta edafikoak direla eta, inguru hau toki pribilegiatua da mahastizaintzaren eta ardogintzaren jarduerak garatzeko. Mahastia zaintzeko aurrerapenei esker eta mahastizaintza-metodo bereziei esker, kalitate handiko produktu bat erdietsi ahal izan da eskualde honetan.  Arabako Errioxan egiten diren mahats-barietateak hauek dira: Tempranillo, Viura, Graciano, Garnacha, Mazuelo eta Malvasia.

Olibazaintzari dagokionez, hainbat mendetan egin izan da Arabako Errioxaren historian, eta olibadia labore tradizional bat da, bertako kulturarekin lotua eta produktuaren jangarritasunean errotua. Lantziego, Oion, Labraza, Moreda, Kripan... herrietan ehunka urtetik gorako olibondoak ikus ditzakegu han-hemenka barreiatuak, eta zuhaitz horiek duten handitasunak edertasun paregabea eskaintzen digute udazkeneko mahatsondoen kolore gorriztarekin kontrastea eginez. Arabako Errioxako oliba-barietatea Arroniz izenekoa da, eta eskualde honetan eta Nafarroako erdialdean bakarrik topatuko dugu.

Horrez gain, olio-errotak ere topatzen ditugu, eta horrela, prentsa-sistema duten antzinako oliba-errotak eta oraindik ere martxan dauden kapatxak ditugu, hala nola Lantziegoko Udal Oliba Errota edo San Vicente de Oion Kooperatibaren Oliba Errota, edo halaber, etengabeko prentsa-sistema duten oliba-errota modernoak, hala nola Moredako Kooperatibaren Oliba Errota edo Oiongo Almazara R.A.ren Oliba Errota.

 

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) PEÑA LEÓN du izena. Eskualdeari buruzko informazio guztia eskura dezakezu Laguardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren webgunean, mapa honen gainean sakatuz.

Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidearen webgunean ere plan eta ihesaldi ugari aurkituko dituzu. 

 

Noticias

Gertuko ekoizleak

Gehiago kategoria honetan: « Añana Gorbeialdea »
itzuli gora