Gure lurraldea

Debagoiena

Debagoiena eskualdea Euskadi erdialdean kokatua dago, Gipuzkoaren hego-mendebaldean. Deba ibaia da eskualdea egituratzen duen ardatz nagusia.

Eskualde estua da, aldapa handiko orografia batean txertatua, eta horrek zaildu egiten du haztea eta hedatzea, eta, hori dela eta, ardatz nagusia eratzen duten herriek demografia handiko herriguneak dituzte. 

Duen kokapenak (Herrialde Historikoko hiru probintziekin egiten du muga) Arabako eta Bizkaiko probintziekin harremanak edukitzea errazten du, eta oso joera zabaldua da Debagoienatik beste probintzia horietara joatea. Arrasate dugu eskualde honetako herrigune nagusia, eta bigarrena Bergara da.

  • Udalerriak

  • Esperientziak eta aisialdia

  • Gure produktuak

Eskualdea osatzen duten herriak, Deba ibaiak egituratzen duen ardatz nagusi horretan, Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergara dira. Ardatz horren ezkerraldean Elgeta aurkitzen da, eta eskuinaldean Antzuola eta Oñati. 

 

 

Artea, natura, gastronomia eta festa-tradizioa uztartzen dira lurralde honetan. Hortxe ditugu Arantzazuko Santutegia –horren eraikuntzan izen handiko artistek parte hartu zuten, hala nola Chillida, Oteiza, Nestor Basterretxea eta Lucio Muñoz–, Oñatiko eta Bergarako herrigune monumentalak, Arrasate, Elgeta, Leintz-Gatzagako erdi arloko herriguneak, Eskoriatzako Ibarraundi museoa edo Elgetako Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa, iraganaren sekretuak, bertako monumentuen handitasuna eta inguruko parajeen edertasuna guri ezagutarazteko zain.

 

 

Fruta zaporea duen fruta, gure baratzetako barazkiak edo aire librean hazitako abelburu baten benetako haragia dastatzean gozatu egiten duzu?  Gu bezain autoktonoa den ardi baten esneaz egindako gaztaren zaporea gozatzen du zure aho-sabaiak?  Eta zure etxea alaitasunez betetzen duten basaloreei polena lapurtu dieten erleek egindako eztia?

Horren guztiaren atzean eta beste gauza askoren atzean gure eskuak daude; Eskualdeko produktuak sortzen dituen jendearen eskuak:

  • Frutak, barazkiak eta loreak: Gauzak gero eta azkarrago aldatzen ari diren mundu honetan, gure fruta, barazki eta loreen zaporeak, usainak eta koloreak aldagabe irauten dute... benetakoa izaten jarraitzen dute.
  • Gazta
  • Eztia
  • Etxeko ogia: Produktu onenek bakarrik betetzen dituzten arau etikoak eta kalitate-arauak errespetatzen dira prestakuntzan: lehengai on bat, legamia tradizionalez egindako hartzidura luzea eta egurrezko labe baten benetako sua.
  • Ogi eta gozogintza ekologikoa
  • Txakolina: Ardo gazte eta freskoa da; mahats autoktonoez bakarrik egindako ardoa, eta higiene eta osasun aldetik nahiz kalitate aldetik teknologia aurreratuenak eskaintzen dizkigun bermeekin.
  • Lumagorri Oilaskoak: Estilo tradizionalean haziak, betidanik egin izan den moduan: aire librean, eta espazio fisikoa eta argiztapenaren eta tenperaturaren ziklo naturalak errespetatzen dituzten instalazio batzuetan. Beren elikaduran artoa dieta osoaren % 60 da, eta gainerakoa, amalurrak eskaintzen digu zuzenean.

 [/tab]

 

[tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) Debagoiena du izena, eta maparen gainean sakatuz beren webguneko informazio osoa eskuratu dezakezu.

Debagoiena Turismoaren webgunean plan eta ihesaldi ugari topatuko dituzu.

 

 

Noticias

Ferias

Gertuko ekoizleak

Gehiago kategoria honetan: « Debabarrena Uribe »
itzuli gora