Gure lurraldea

Debabarrena

Debabarrenako eskualdea Gipuzkoaren mendebaldean aurkitzen den eskualde bat da, eta Urola Kosta eta Lea Artibai eskualdeekin egiten du muga. Kontrastez beteriko eskualde bat da, eta kostaldeko udalerriek, Mutrikuk eta Debak esaterako, itsasoaren presentzia duten arren, larrediz eta zelai zabalez osatutako paisaia bat islatzen dute.   Barrualdea Soraluze, Eibar, Elgoibar eta Mendaroko haranek osatzen dute, hiriak presentzia nabarmenagoa duela, eta horietan azpimarratzekoa da industriak izandako garapen garrantzitsua. Tokiko orografiaren ezaugarri bereziena aldapa handiak eta bide laburrak dira, aldamenean itsaslabar zorrotzak dituztela.

 

 

  • Udalerriak

  • Esperientziak eta aisialdia

  • Gure produktuak

  • Estekak

Debabarrenako eskualdeak 183,4 km2-ko hedadura du, eta sei udalerrik osatzen dute: Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze eta Eibar, eta guztira, 54.228 biztanle bizi dira bertan, hots, Gipuzkoako herrialde historiko osoko biztanleriaren % 8,05.

Harri eta zur geratuko zara Debabarrenako irudi zoragarriak ikusita, hala nola, Deba eta Mutriku arteko itsasertz malkartsua, Mendaroko udalerria, Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko industria-paisaia, edo Olatz, Lastur eta Kilimongo haran ezkutuak. 

Eskualdeko toki desberdinetan barrena doan ibilbide hori modu ezin hobea da bertako paraje eder, berezi eta zoragarrietaraino iristeko. 

 

Debabarrenako produktuek –lanbide zaharrek, zaporeek eta usainek bezalaxe– eskualde bakoitzaren historia eta bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen digute gure zentzumenen bidez dastatzen ditugunean, eta horrexegatik, sentsazio berriak ezagutu nahi horrek lurralde honetan barrena ibiltzera bultzatuko gaitu.

Eskualdeko produktuen barruan hainbat produktu fresko, kontserba, haragi, esneki, arrautza, ezti, gozoki, ogi-olio eta edari topatzen ditugu.

Produktu onak, freskoak eta denboraldikoak dira, osasungarriak, zaporetsuak eta zentzumenak pizteko modukoak. Gainera, produktu horiek gure komunitateko elikadura-kultura zaintzen eta biodibertsitatea babesten laguntzen dute.

 

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) DEBEMEN du izena, eta mapa honen gainean sakatuz beren webguneko informazio guztia eskura dezakezu.

Debabarrenaturismo webgunean ere plan eta ihesaldi ugari aurkituko dituzu

 

 

 

 

 

 

Noticias

Ferias

Gertuko ekoizleak

Gehiago kategoria honetan: « Busturialdea Debagoiena »
itzuli gora