Gure lurraldea

Enkarterri-Meatzaldea

Bizkaiko herrialde historikoaren mendebaldean aurkitzen den eskualde bat da Enkarterri. Kantabriarekin, Burgosko probintziarekin eta Avilarekin egiten du muga. 

Baserriko bizimoduaz beteriko eskualde bat da Enkarterri, baina egia da, bestalde, Bilbo Handia hain hurbil egoteak lotarako eskualde baten eta erreserba ekologiko baten arteko nahasketa bihurtu duela. Eskualde honek lehen sektorearekin eta bertako ondare historiko kulturalarekin duen harremanarengatik eta, halaber, bertara iritsitakoan topatuko dituzun bista eder eta paregabeengatik, ezinbestekoa da eskualde honi bisita bat egitea.   

Bertara errepidez iristeko, BI-636 bidea erabil daiteke, eta pasaeran, Alonsotegi, Gueñes, Zalla eta Balmaseda herriak ezagutu. Kantabriarantz doan A-8 autobidean Muskizko irteera hartu behar dugu.  Eskualde hau autobus-zerbitzu batez komunikatua dago: Bizkaibus eta Ansa, baita trenbidez ere: Feve.

 

 

 

  • Eskualdeak

  • Esperientziak eta aisialdia

  • Gure produktuak

  • Estekak

15 udalerri hauek osatzen dute Enkarterri eskualdea: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Karrantza Harana, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Turtzioz, Zalla eta Zierbena.  

 

Enkarterri ezagutzeko aukera eta modu ugari daude. Natura gogokoa duzun horietakoa bazara, bista ezin hobeak eskaintzen dituzten harkaitz, itsaslabar eta talaiak edo bizitzaz beteriko ibaiak ezagutu ditzakezu hemen. Abentura edo dibertsioa bilatzen baldin baduzu, berriz, Paint Ball egin dezakezu, Kart bat gidatu edo esperientzia berriak bizi. Azken batean, Enkarterri eskualdean beti topatuko duzu harrituta utziko zaituen zerbait, eta horrexegatik, esperientzia bakoitzetik ahalik eta oroimenik onena jasoko duzu.

 

Ardoak eta likoreak: Euskadi oso ezaguna da bertako gastronomia apartagatik, eta inoiz ez da ardo beltz, txakolin edo Patxaran on bat falta izaten mahaian laguntzeko.

Eskualdeko produktuak bakarrik erabiliz egina, garai batean bezala prestatutako txakolina topa dezakezu Enkarterrin, eta horren barietate desberdinak dastatu. Behi, ardi nahiz ahuntzaren esneaz egindako gaztak.

Eztia: elikagairik aspaldikoenetako bat da, eta ezin konta ahala propietate sendagarri ditu.

Tipula morea: Mami gozo, zaporetsu eta samurra duen tipula. Ez da mina. Ondo kontserbatzen den produktu bat da eta ez da mina. Entsaladak eta gisatuak egiteko oso estimatua da eta "Slow Food" kalitate-bereizgarria du. Tradizioz, txerria hiltzeko edo txerri-bodak egiteko erabili izan da (bereziki Enkarterrietako odolki famatuak egiteko), baina baita entsaladetarako eta gisatuetarako ere.

Ogia, pastak eta gozogintza: Harrizko labean ama oreaz egindako ogia, pastak, gozo-gauzak (euskal pastela, bizkotxoak, tartak) eta txintxorta ospetsuak, gozozalerik porrokatuenaren gutizia asetzeko modukoak.

Hestebeteak: Ondorengo produktu hauek topa ditzakegu hemen: Txorizoa, Kokospea, Zezina, Txerri-hanka onduak, Solomoa, Odolkiak eta Hirugiharra.

Euskal Oiloaren arrautzak, Euskal Oiloa kapoi-haragia eta Azpigorri antxumea.

Esnea eta Esnekiak: behi-esnea erabiliz artisau erara eginak. Aukera zabal baten barruan ondoko elikagai hauek topa ditzakegu: jogurt naturalak eta zaporetakoak (limoia, laranja, ahabiak, mugurdiak, basafruituak...), jogurt likidoa, gazta freskoa, gazta-krema eta mami zoragarriak (azken hauek ardi-esneaz eginak).

 

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) ENKARTERRIALDE du izena, eta mapa honen gainean sakatuz beren webguneko informazio guztia eskura dezakezu. Visitenkarterri webgunean ere plan eta ihesaldi ugari aurkituko dituzu..

 

Noticias

Gertuko ekoizleak

Gehiago kategoria honetan: « Uribe Lea Artibai »
itzuli gora