Gure lurraldea

Gorbeia Inguruak

Gorbeia Inguruak eskualdea Arabako Herrialde Historikoan dago, eta gutxi gorabehera 494 km2-ko hedadura eta 9.500 biztanletik gorako biztanleria du. 

Bertan aurkitzen dugun orografia, klima eta landaretza horren barruan, bere harizti, pagadi eta larredi iraunkorrekin, paisaia multzo zabal bat topatzen dugu, tradizionalki Euskal Herriarekin lotu izan den irudiaren etsenplu dena. 

Baliabide naturalen multzo hau dela eta, Gorbeiako Parke Naturalaren eta Urkiolako Parke Naturalaren izendapenak indartua, eta Kuadrilla hau osatzen duten biztanle-guneetako ondare arkitektonikoaren aberastasuna gehituta, eskualde honek xarma berezi bat du eta ezagutzeko eta disfrutatzeko gauza gehien dituen inguruetako bat da; leku pribilegiatua naturarekin berriro bat egiteko. 

Azpimarratzekoa da euskal hizkuntzaren eguneroko erabilerari ongien eutsi dion Arabako eskualdea dela, eta horrekin batera, elezahar eta tradizioen ondare aberats bat iraunaraztea lortu duela. 

 

 

  • Udalerriak

  • Esperientziak eta aisialdia

  • Gure produktuak

  • Estekak

Gorbeia Inguruak eskualdea herri hauek osatzen dute: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia. 

 

 

Esperientzia guztiek oroitzapenak eragiten dituzte eta atxikimendu bat sortzen digute horrelakoak izan ditugun lekuekin; horrez gain, eskualde bakoitza modu desberdin batez ezagutzea ahalbidetzen digute, eta txoko eta bazter guztiak ezagutu ditzakegu egun dagoen eskaintza-aukera zabalari esker. 

Festak eta erromeriak, herri-kirolen erakustaldiak, nekazaritza, abeltzaintza nahiz artisautzako azokak eta gainerako jarduerak oso ohitura sakonak dituen eskualde baten isla dira, eta bertako jatetxe eta sagardotegiek Euskal herriko ohiko arte gastronomikoa eskaintzen digute, herrialdeko produkturik onenak bilduz eta ahalik eta eraldaketarik txikienarekin prestatuz, zaporearen purutasunaz gozatzeko. 

 

 

Herri baten tradizio gastronomikoak eta sukaldaritza-ohiturak bertako biztanleek gizarte eta kultura alorrean dituzten ohituren eta historiaren adierazpiderik onenak dira. Horrela, Zuiako Kudrillaren tradizio gastronomikoa lurralde honek eskaintzen dituen baliabide ugarien zuzeneko nahiz zeharkako ustiapenarekin hertsiki loturik dago. 

Eskualde honetako plater tipikoenen ongarri diren produktu gehienak, baita produktuak berak ere, berez, erakarpen handikoak dira gastronomian, eta baserriko eguneroko jardueretan dute jatorria. Artisautza-lanak, belaunaldi batek besteari irakatsiak, erakargarri apartak dira tokian tokiko ohitura multzo horren barruan. 

Produktuak: 

  • Eztia, Argizaria, Polena, Erregina Jelea, Propolia
  • Orein-haragia eta ahabi-marmelada 
  • Etxeko produktuak (sagar eta sagardo mota desberdinak) 
  • Gaztak 
  • Sagardoa

 

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) MAIRUELEGORRETA du izena.

Eskualde honi buruzko informazio guztia jasotzeko, Zuiako Kuadrillaren webgunean sartu edo mapa honen gainean sakatu dezakezu.

 

 

Noticias

Gertuko ekoizleak

Gehiago kategoria honetan: Arabako Lautada »
itzuli gora