Gure lurraldea

Tolosaldea

Tolosaldea eskualdea Aralarko parke naturalaren eta Ernio mendizerraren artean kokatua dago, Gipuzkoaren bihotzean. Tolosa da hiriburua, eskualde osoko hiriburu kultural, sozial eta komertziala, xarma handiko herrixka txiki tipikoek inguratzen dutela.

Oria ibaia dugu eskualdeko ardatza; erdiko ibilguan kokatua dago Tolosa, eta iparralderantz abiatuta, eskualdeko herrigune garrantzitsuenak topatuko ditugu. Gainerakoak alboko haranetan aurkitzen dira, esate baterako Aiztondo Haranean, Araxes Haranean, Berastegi Haranean edo Amezketa Haranean. Eskualde honetako bizimoduaren funtsa ongien gordetzen duten udalerriak alboko haranetan kokatuta daudenak dira.

 

  • Udalerriak

  • Esperientziak eta aisialdia

  • Gure produktuak

  • Estekak

Tolosaldeko eskualdearen barruan 28 udalerri ditugu, eta bertan, bi errealitate desberdin topatzen ditugu: hiri-ingurunea eta landa-ingurunea. 45.000 biztanle eta 332 km2 dituela, biztanle kopururik txikiena eta udalerri kopururik handiena duen Gipuzkoako eskualdea da. Honako udalerri hauek osatzen dute: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain , Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil.

 

Tolosaldea inguru berezi bat da, bost izarreko helmuga bihurtzen duten 5 ezaugarriak biltzen dituelako: gastronomia, natura, tradizioa, kalitatea eta lasaitasuna. Nazioartean ospe handia duten produktuen sehaska da, hala nola Tolosako Babarrunarena; bertako Parke Naturalaren edertasuna du, eta Tolosako azokan erosi daitezkeen produktu freskoekin, kalitatekoekin eta denboraldikoekin prestatutako gastronomia dasta dezakegu bertan.

Bizi itzazu bertako ohiturak eta senti zaitez etxean bezala; goza ezazu betidanik amestu izan duzun lasaitasunarekin bertan topatuko dituzun ostatu eta jatetxe ugarietan, harri eta zur utziko zaituen kalitate apartarekin.

 

Sorpresa gastronomiko ugari eta horiek guztiak dastatu ahal izateko jatetxe eta taberna bikainak topatuko dituzu Tolosaldean.

TOLOSAKO BABARRUNA: Babarrun more iluna da, ia beltza, formaz obalatua eta erdian puntu zuri bat duela. Bere azal fin, gantzatsutasun eta zapore bikainagatik nabarmentzen da.

IBARRAKO PIPARRA: Zapore leuna du, ez da mina, kolore berde-horixka du eta luzea eta puntazorrotza da. Ibarra inguruan hazitako barietate autoktono batekoa da. Inguruko azoketan freskoa erosi daiteke ekainetik irailera doazen hilabeteetan. Prestatzeko ohiko moduak hauek dira: ozpinetan eta oliba-oliotan frijituak.

GAZTA: Eskualdeko artzainek latxa arrazako ardien esneaz artisau erara egiten dute Idiazabal gazta. Ketua edo ketu gabea, ontzen hilabete batzuk igaro ondoren, usain sarkorra duen gazta leuna, samurra, apur bat mina eta krematsua lortzen dute. Amezketan, Berastegin, Orendainen, Orexan eta Villabonan aurki dezakegu gazta mota hau.

SAGARDOA: Sagarrez egindako ardo bat da sagardoa, zapore zertxobait mikatza duena, eta Gipuzkoako antzinako tradizioari eutsiz egina. Sagarrak txikitu eta zapaldu ondoren, eta upeletan ontzen denboraldi bat egin ondoren, prest dago dastatzeko. Urtarrilaren amaieratik apirilaren hasierara, esperientzia paregabea ezagutu dezakegu sagardotegi batera joaten bagara.

TEILAK ETA ZIGARROTXOAK: Gurina eta almendra osoak erabiliz artisau erara eginak.

XAXU PASTELTXOAK: Almendrak, gorringoak eta mazapana erabiliz eginak daude eta testura eta zapore bikaina dute.

Eta ez ezazu Tolosako Azoka bisitatzea ahaztu, baserritarrek bertara ekarritako produktu zoragarri ugari topatu ahal izango duzulako!

 

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) TOLOMENDI du izena, eta mapa honen gainean sakatuz beren webguneko informazio guztia eskura dezakezu.

Tolosaldearen webgunean ere plan eta ihesaldi ugari aurkituko dituzu.

 

 

Noticias

Ferias

Gertuko ekoizleak

Gehiago kategoria honetan: « Goierri Arabako Mendialdea »
itzuli gora