Gure lurraldea

Uribe

Erdi aroan, gure eskualde osoa eta gaur egun Bilboko Metropoli Eremua osatzen duten Nerbioi haraneko elizateak antzinako Uribe Merindadearen barruan sartuta zeuden. Gaur egun Uribe izenez ezagutzen da Txorierri eta Butroe haranak eta horiekin muga egiten duten kostaldeko udalerriak bere barne hartzen dituen lurraldea. Elkarrekin historia luzea eta kultura handia duten arren, eskualde hau, administrazio aldetik, bitan banatua dago: batetik, Plentzia-Mungiako eskualdea dugu, eta bestetik, Txorierriko Harana, Bilbo Handiaren eskualdeari atxikia.

Bilbotik hain hurbil duen kokapen estrategiko horrek eta orografia leuna izateak baldintzatu dute Uribeko historia, baita egun eskualdea osatzen duten hogeita hiru udalerriena ere. Gure haranak lauak eta leunak dira, eta muino txiki batzuk besterik ez daude tartean; hemen ditugu Bizkaiko goi-lautadarik zabalenak, Butroe eta Asua ibaiek zeharkatuak. Ibaiok nekazaritzarako ibar emankorrak sortu dituzte eta, ibilbide labur bat egin ondoren, Kantauri itsasora isurtzen dituzte beren urak. Uribe eskualdeko kostaldean, itsaslabarren lerroa leunagoa da tarte batzuetan, eta portu txikiak eta hondartza luzeak sortu dira horrela.

 

 

  • Udalerriak

  • Esperientziak eta aisialdia

  • Gure produktuak

  • Estekak

Uribe eskualdea osatzen duten hogeita hiru udalerriak hauek dira: Arrieta, Bakio, Barrika, Berango, Derio, Erandio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gorliz, Larrabetzu, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sondika, Sopelana, Urduliz eta Zamudio

 

 

Bizkaiko eskualde honetako natura, ondarea eta kultura pixka bat gehiago ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Bertako udalerrietako paisaiak, historia eta ohiturak topatuko dituzu hemen, Uribe eskualdea hain erakargarria egiten duten jardueren aukera zabal batekin batera.

 

 

Lanbide zaharrek, zaporeek eta usainek bezalaxe, eskualde bakoitzaren historia eta bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen digute gure zentzumenen bidez dastatzen ditugunean, eta horrexegatik, sentsazio berriak ezagutu nahi horrek lurralde honetan barrena ibiltzera bultzatuko gaitu.

Uribeko produktuak online bidez saltzen dituzten webgunean ondorengo kategoriak topatuko dituzu: 

Hestebeteak

Fruta eta Barazkiak

Ahatekiak

Edariak

Ogia

Gozogintza

Arrautza Ekologikoak

Hozitu Ekologikoak

 

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) JATA ONDO du izena, eta Uribe eskualdearen webgunean edo mapa honen gainean sakatuz Eskualdeari buruzko informazio guztia eskura dezakezu, baita beste hainbat plan eta ihesaldiri buruzkoa ere.

 

 

Noticias

Gertuko ekoizleak

  • C.B. BILBAO DEL MONTE

    C.B. BILBAO DEL MONTE

    C.B. BILBAO DEL MONTE, produktu egiaztatua . Euskal Baserri. Kokapena: BARRIKA, BIZKAIA

  • Bodega Basarte

    Bodega Basarte

    Ados en euskera, nuestra lengua materna, significa: de acuerdo. Es un nombre que recoge nuestro sentimiento y reconocimi

  • BENTALDE SL

    BENTALDE SL

    Doniene Gorrondona Txakolina es la evolución del tradicional caserío a una moderna bodega, en la cual se produce el tx

  • Lopategi Orue, Gorka

    Lopategi Orue, Gorka

    Nekazaritza biodinamikoak lurraren zaintza bilatzen du, lurra biziberritzeko preparatuak erabilita momentu jakin batzuet

  • Belloso Miranda, Idoia (Jaizu-Ugarte)

    Belloso Miranda, Idoia (Jaizu-Ugarte)

    Jaizu oain dela 10 urte Portu zen, gure bigarren semearen jaiotzarekin. Bakion aurkitzen gara, fruitarbolak eta garaiko

  • Bodega Basigo

    Bodega Basigo

    Pequeña bodega familiar en el barrio Elexalde, al lado de la Parroquia de Andra Mari. Entorno rural , de microclima en

  • Zalduegi Viar, Jon Ander (Ekorlegi)

    Zalduegi Viar, Jon Ander (Ekorlegi)

    Ekorlegin Bizkaiko baratzezaintza tradizionalaren ortuariak eta interesgarri iruditzen zaizkigun atzerriko ortuarien lan

  • Irazabal Hidalgo, Gorka (Goreko)

    Irazabal Hidalgo, Gorka (Goreko)

    Goreko somos una explotación familiar ubicada en Mungia y Gamiz ,creada con el objetivo de obtener productos de calidad

  • Belloso Miranda, Garbiñe (Lurbatuak)

    Belloso Miranda, Garbiñe (Lurbatuak)

    2004. urtean hazi ginen barazkiak ekoizten Larraurin, gure ortua inguru aproposean kokatuta dago honetarako, Larrauri er

  • Jon Andoni Golzarri Lopategi

    Jon Andoni Golzarri Lopategi

    Behi-haragia

  • GARAIA. SDAD. COOP.

    GARAIA. SDAD. COOP.

    GARAIA. SDAD. COOP., produktu egiaztatua . Euskal Baserri. Kokapena: MUNGIA, BIZKAIA

  • IMANOL GARITANO ROSALES

    IMANOL GARITANO ROSALES

    IMANOL GARITANO ROSALES, produktu egiaztatua . Euskal Baserri. Kokapena: MUNGIA, BIZKAIA

Gehiago kategoria honetan: « Debagoiena Enkarterri-Meatzaldea »
itzuli gora