Gure lurraldea

Urola Kosta

Eskualde honetako gauzarik erakargarrienetako bat bertako udalerrien paisaia-aniztasun handia da. Zumaiako kostaldean bi museo eta bi hondartza ditugu (Itzurungoa, itsaslabarren artean, agian Gipuzkoako kostalde osoko ederrena izango da). Getaria, Elkano nabigatzailearen eta Balenciaga jostunaren jaioterria dugu, eta xarma handikoak dira bertako portua eta Getariako arratoia. Zarautz Gipuzkoako herri turistikorik garrantzitsuenetakoa da, herrialdeko hondartzarik zabalena du eta ikusteko beste hainbat gauza gehiago ditu. Orio, bere kale aldapatsuekin. Aia, berriz, naturan murgiltzeko modu bat da, Pagoetako parke naturalean. Barrualderago Zestoa dugu, multzo historiko-artistiko aipagarria duen herria, eraikin erlijiotsuetan bereziki, baita ur termal eta mineralen Bainuetxe bat ere, orain berriki bertako instalazioak berregokitu eta modernizatu dituena. Loiolako santutegia Azpeitian, San Inazioaren oroitzapenari eskainia, Jesusen konpainiaren fundatzailea, erromesaldi ugariren helmuga da, eta bertara egiten den bisita osatzeko, Azpeitiko eta Azkoitiko udalerrietara ere joan gaitezke, bertako herrigune historikoek erdi aroko oroitzapenak ekarriko baitizkigute; herriotako gozogintza fama handikoa da, gainera.

Barrualdean ditugu, halaber, natura birjinaz inguratutako zenbait herri, hala nola Aizarnazabal edo Beizama Natura aldetik garrantzi berezia duten eremu gisa aipagarriak dira Pagoeta-Ernio-Andatzako Eremu Natural Babestua eta Izarraitz eta Murumendi (Beizama) Natura Interes Bereziko Eremuak. Gure lurreko produktuak erabiliz egindako sukaldaritza bizi eta tradizionalak leku nabarmen bat betetzen du Urola haranean. Batez ere, bertako gazta bikainak, arkume nahiz abelgorrien okelak, hegaztiak, baxurako arrainak (hegaluzea eta antxoak), Errezil sagarrak (errege-sagarraren barietate bat), babarrunak eta kalitate goreneko barazkien aukera zabal bat eskaintzen dizkigu.

Iturria:  Urolakostaonline

 

  

  • Udalerriak

  • Esperientziak eta aisialdia

  • Gure produktuak

  • Estekak

Urola Kosta eskualdea 11 udalerrik osatua dago: Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

 

Esperientzia guztiek oroitzapenak eragiten dituzte eta atxikimendu bat sortzen digute horrelakoak izan ditugun lekuekin; horrez gain, eskualde bakoitza modu desberdin batez ezagutzea ahalbidetzen digute, eta horrela, egun dagoen eskaintza-aukera zabalari esker, bertako bazter guztiak ezagutu ditzakegu.  

Eskualde honetan era askotako aire libreko jarduerak egin ditzakezu; surfa eta beste ur-jarduera batzuk, arrantza, itsas irteerak zetazeoak ikustera... edo mendi-jarduerak, Pagoetako parke naturala bisitatzea, zaldi gainean ibiltzea... Ezin zaitez geratu hona hurbildu gabe, dela itsasontziz edo dela oinez, flyscha ikustera, gure herrialdearen historia geomorfologikoaren lekuko aparta.

Eta ezin dituzu lurralde honetako herriak ahaztu: bertako azokak eta monumentuak bisitatu ditzakezu edota eskualdeko produktu paregabeak dastatu.

 

 

  • Edariak: Sagardoa, Txakolina, Mahats ekologikoa, Uxuala, Patxarana, Errezil sagarraren likorea, kafe-likorea
  • Ozpina
  • Barazkiak: Porrua, Tipula, Letxuga, Aza, Azalorea, Eskarola, Txikoria, Tomatea, Piperra, Kalabaza, Leka, Zerba, Brokolia, Romaneskua, Bruselako aza, Txinako azak, Perrexila, Apioa, Ilarrak, Baba handia, Eskarola, Borraja, Kardua, Ziazerba, Martorria, Alkatxofa, Albaka, Alberjinia, Erremolatxa, Kuiatxoa, Luzokerra, Aza gorria, Arabarba, Artoa, Mihilua, Babarrun beltza, Tipula gorria, Azenarioa, Errefautxoa, Patata, Malko Ilarra, Baba Petaloak, Frissé, Lore jangarriak, Arbia, Baratxuria, Tipulina,
  • Loreak eta landareak: Lore ebakiak, Arrosa, Krabelina, Liliuma, Erromeroa, Ezkaia, Albaka, Menda-belarra, Tipulina, Kamamila, Mendaroa, Garraiska, Luisa belarra, Estevia, Izpilikua, Morelle de Balbis, Physalisa, Okra, Amarantoak,  itsas kanbrea.
  • Gaztak: behi-gazta, ardi-gazta eta ahuntz-gazta.
  • Esnea: behi-esnea, ardi-esnea eta ahuntz-esnea.
  • Arrautzak
  • Irasagarra eta marmeladak: Aran-marmelada, sagar-marmelada, 
  • Fruta freskoa eta fruitu lehorrak: Eskualde honetan oso ezaguna da Errezil sagarra; errege-sagarraren barietate bat da, urriaren hasieratik azaroaren amaiera arte biltzen dena. Freskoa nahiz prestatua saltzen da, sagar-coulis bat eginda. Marrubiak eta marrubi handiak, Mugurdiak, Meloia, Sandia, Andere-mahatsak, Arantzarik gabeko masustak, ahabi urdinak, ahabi gorriak, Goji, caseille, intxaurra, Kiwano,
  • Kontserbak: arrainak, itsaskiak, frutak, barazkiak, baba-petaloak, sagar-coulisa, pikilo-piperren coulisa, piper berde txorizeroaren coulisa, tomate-coulisa, azenario-coulisa, tipula-coulisa, porrua, irasagarra, aran-marmelada, sagar-marmelada, kiwi-marmelada, laranja-marmelada, marrubi-marmelada, piku-marmelada, arbeletxeko-marmelada, mertxika-marmelada, udare-marmelada, masusta-marmelada, sagarra almibarrean
  • Haragia: behi-haragia, txekor-haragia, txerri-haragia, zaldi-haragia, oilaskoak, arkumea, oiloa
  • Hestebeteak: Urdaiazpikoa, Txorizoa, txistorra, urdaiazpiko egosia, basurde-burua, solomoa, odolkia, 
  • Eztia eta deribatuak (polena, jelea freskoa, kandelak)
  • Ogia eta gozokiak: Bihi osoko ogia eta ogi zuria, Magdalenak, Turroiak, San Blas erroskilak, Barazki-biribilkiak, Baserriko ogia.
  • Beste batzuk: Enpanadak, kroketak, pateak

 

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) URKOME du izena, eta maparen gainean sakatuz beren webguneko informazio osoa eskuratu dezakezu.

Halaber, plan eta ihesaldi ugari topatuko dituzu, baita online produktuak erosi ere, UrolaKostaOnline webgunean.

 

Noticias

Ferias

Gertuko ekoizleak

  • Jose Oliden barazkiak

    Jose Oliden barazkiak

    Orioko Anesta baserrian hirugarren belaunaldia aritzen dira baratzegintzan. Urte askoan negutegietan lan egin ondoren, g

  • Itsasmendi Gutiziak (Orio)

    Itsasmendi Gutiziak (Orio)

    Duela lau urte zabaldu zuten Itsamendi Gutiziak denda Orion. Azken urte honetan Arantxaren ardurapean dago saltokia. Kal

  • Itulazabal

    Itulazabal

    Zarauzko herrigunetik gertu, Itulazabalen, hirugarren belaunaldia bizi da gaur egun baserrian eta baserritik. Etxe ingur

  • Basa-Lore

    Basa-Lore

    Basa-Lore baserrian txakolingitzan dihardute azken bi belaunaldiak. Santa Barbara auzoan kokaturiko etxeko lur emankorre

  • Santarba

    Santarba

    "Hiru gizaldiren ekina Ondarribi zure eta beltzez egina". Usain ederra eta kolore fina duen txakolina ekoitzen dute Sant

  • Gaztaindizar

    Gaztaindizar

    Gaztenek ekimenaren bidez ekin zion Simonek nekazaritzari 2010ean. Asti eta Aitze auzoen artean kokaturiko lursailean ai

  • Mokoroa txakolina

    Mokoroa txakolina

    2000.urtean etxe inguruko lurretan mahastiak landatu zituzten Kortaburu baserrian eta 2008an, berriz, txakolindegia zaba

  • Beristain prod.ekologikoak

    Beristain prod.ekologikoak

    Beristaindarrak baratzegintzan aritzen dira duela hiru belaunalditatik. 2004an nekazaritza ekologikoari ekin zioten eta

  • Arregi txakolina

    Arregi txakolina

    90.hamarkadan landatu zituzten lehen mahastiak Arregitarrek. 1996an lehen uzta jasoaz ekin zioten euren txakolingile ibi

  • Blasenea mintegia

    Blasenea mintegia

    Barazki ekologikoen ekoizpenari zuzenduriko lehen mintegia sortu zuen 2006an Iratxek, inguruko ekoizleei hornitzaile zer

  • Asun Eizagirre

    Asun Eizagirre

    Asun Eizagirre amarekin hasi zen nekazaritza mundua ezagutzen. Urteetan zehar etxerako barazkiak ekoizten aritu ondoren,

  • Eizaguirre txakolina

    Eizaguirre txakolina

    Roke eta bere familiak txakolingintza aspaldiko ogibidea izan du. 1930ean ekin zioten mahatsa ekoizteari. Teknikak eta e

Gehiago kategoria honetan: « Durangaldea Goierri »
itzuli gora