Gure lurraldea

Euskadiko hondartzak

Euskadin 250 km-tik gorako kostaldeaz goza dezakegu, Kantauri itsasoa eta gure lurraldea topatzen diren lekuan itsaslabar eta egitura geologiko benetan ikusgarriak sortzen baitira.

Euskal Kostaldean ugariak dira errege eta nobleen, pirata eta estraperloaren, itsas abentura eta bestelako gertaera historikoen inguruko historiak.Zatoz bertako herrietara, uda ala negu, historia horiek ezagutzera eta arrantzaleek itsasotik lehorreratzen dituzten edota eskualdeko ekoizleek landatzen eta hazten dituzten produktu bikainak dastatzera.

Eta paseoan biltzeko edo eguzkia hartzeko hondartzaren bat baduzu buruan, gure mapa honek bilaketa zehatzagoa egiten lagunduko dizu.

Gure itsasoa eta gure izaera bat dira

itzuli gora

Euskadiko hondartzak