Gure lurraldea

Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkeak ia 90 kilometro koadroko hedadura hartzen du, eta horren barruan Gipuzkoako Deba, Zumaia eta Mutriku herriak sartzen dira, gutxi gorabehera 19.700 biztanle dituztela.


UNESCOren Europako eta Munduko Geoparkeen Sarearen barruan sartua dago. Euskal Kostaldeko Geoparkea bi eremutan bana daiteke: kostaldea, Flyscha osatzen duten itsaslabar ikusgarriak horren barruan sartzen direla (urtero bisitari kopuru handi bat erakartzen dute), eta barrualdea, inguru karstikoa, Gipuzkoako lurralde osoko leize kopururik handiena biltzen duela. Horien guztien artetik, arreta berezia merezi du Ekaingo kobak (Deba), UNESCOk 2008. urtean Gizateriaren Ondare izendatua, eta Zestoan bisitatu daitekeen erreplika bat duena -Ekainberri-. Bi eremu horiek argi eta garbi bereizten dira, bai beren geologiagatik eta bai kultura eta paisaia aldetik dituzten ezaugarriengatik ere.

Geoparke baten ezaugarriak. Ondare geologiko aberatsarengatik bereziki nabarmentzen den lurralde biztanledun bati esaten zaio geoparkea. Ondare-elementu interesgarriak (kulturalak edo naturalak) ere izan ditzake. Geoparkeetan, beraz, horrelakoak balioesteko eta horien garapen iraunkorra sustatzeko estrategia bat aplikatzen da, bertako biztanleen bizi-baldintzak hobetu nahirik. 

 'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza/Mikel Arrazola'. Ikus originala

 

Sailkapena: Gune naturalak, Geoparkea

Udalak: DEBA ; MUTRIKU; ZUMAIA

Datu interesgarriak:

cuevas.gif/ monumentos.gif/ observatorio.gif/

 


 


  • Nola heldu ?

  • Aktibitateak

Euskal Kostaldearen Geoparkera iristeko modu asko daude. A-8 autobidea har dezakegu, mendebaldean Kantauriko Autobiatik barrena joan eta geoparke osoa zeharkatzen duela. Beste alde batetik, AP-1 autobidea (Eibar-Gasteiz) ere har dezakegu, A-8 autobidearekin eta N-634 errepidearekin lotua dagoena.

 

Garraio publikoa



Trenak: EuskoTrenen Bilbo-Donostia lineak zenbait geldialdi egiten ditu Deban eta Zumaian.

Autobusak: Konpainia ugarik (hala nola EuskoTrenek edo Pesak, besteak beste) autobus-zerbitzua eskaintzen dute Euskal Kostaldearen Geoparkeak hartzen duen inguru osoan.


Ibilbideak Flyschen barrena, izaera geologikoa duten bisitaldi gidatuak, bisitaldi kulturalak, interpretazio-zentroak, naturarekin loturiko kirolak (mendi-ibilaldiak, BTT ibilaldiak, zaldiz eta itsasontziz, urpekaritza, kayak)...
itzuli gora