Gure lurraldea

Parke Naturalak

Parke naturalak lurralde zabalak dira, zenbait milaka hektarea dituztenak, eraldaketa nabarmenik izan ez dutenak eta paisaia apartak, ekosistema garrantzitsuak eta fauna eta flora bereziak dituztenak, eta horiek guztiek beharrezkoa dute, bertako baliabideen aprobetxamendu ordenatua eta erabilera publikoa bateragarri egiteko, botere publikoek lehentasunezko arreta eskaintzea. Era horretan, parke naturalek kontserbazio eta aprobetxamendu ordenatua bermatzen duten araudiak dituzte, baita ekipamenduen sare bat ere, herritarrek horrelakoak erabili ahal izan ditzaten.

itzuli gora
  • Aiako Harria Parke Naturala

    Aiako Harria Parke Naturala Nafarroako mugan hedatzen da, Urumea eta Bidasoa ibaien artean, eta guztira ia 7.000 ha ditu Donostia, Hernani, Errenteria, Oiartzun eta Irun udalerrien artean banatuak. Oso ertz…

  • Aizkorri-Aratzeko Parke Naturala

    Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalaren barruan mendizerra luze bat dugu ekialdetik mendebalderantz, eta bertan ditugu, halaber, Euskadiko mendi-tontorrik garaienak; Kantauri isurialdearen eta Mediterraneo isurialdearen arteko muga da, eta horrez gain, Arabako eta…

  • Aralar parke naturala

    Aralarko mendizerrak goi-lautada baten forma du eta Gipuzkoa eta Nafarroa artean zabaltzen da, Oria eta Arakil haranen artean. Gipuzkoako partea Parke Natural izendatua dago 1994. urteaz geroztik. Parke honetan Gipuzkoako…

  • Armañongo Parke Naturala

    Armañongo Parke Naturala Bizkaiko Enkarterriak eskualdean kokatua dago, Karrantza eta Turtzioz udalerrien artean. Ia 3.000 ha-ko hedadura du. Bere balio naturalak era askotakoak diren arren, zorupeko leizeak eta haitzuloak nabarmentzen…

  • Gorbeiako Parke Naturala

    Gorbeia, Bizkaiko Arratiako eskualdearen eta Arabako Gorbeiako Inguruak eskualdearen artean kokatua dago eta EAEko Parke Naturalik zabalena da, 20.000 ha baino gehiago baititu. Gorbeiako Parke Naturala Gorbeia mendiaren eta aldamenean…

  • Izkiko Parke Naturala

    Izkiko Parke Naturalak 9.143 ha-ko hedadura du eta Arabako Mendialdean kokatua dago, Arraia-Maeztu, Bernedo eta Kanpezu udalerrien artean. Horren erdialdean, parkeak duen hedadura guztiaren erdia okupatzen duela, EAEko ametz-oihanik (Quercus…

  • Pagoetako Parke Naturala

    Pagoetako Parke Naturala Gipuzkoako Urola Kosta eskualdearen barruan aurkitzen da, Zestoa, Aia eta Zarautz udalerrien artean. Nahiz eta Pagoetako hau EAEko Parke Naturalik txikiena den, 1.300 ha baino zertxobait gehiago…

  • Urkiolako Parke Naturala

    EAEn izendatutako lehen parkea Urkiola izan zen ia 6.000 ha-ko hedadura batez, Bizkaiko Durangalde eta Arratiako eskualdeen barruan eta Arabako Aramaio udalean kokatua. Urkiolako Santutegia dugu, Durangaldeko mendi-tontorrekin batera, eremu…

  • Valderejoko Parke naturala

    Valderejoko Parke Naturala Araba mendebaldean kokatua dago, Gaubea udalerriaren barruan, eta 3.500 ha inguruko hedadura du. Purón ibaiak sortu duen eta paisaia aldetik interes aparta duen haran txiki bat da.…