Gure lurraldea

Aiako Harria Parke Naturala

Nola heldu?

Aiako Harria Parke Naturala Nafarroako mugan hedatzen da, Urumea eta Bidasoa ibaien artean, eta guztira ia 7.000 ha ditu Donostia, Hernani, Errenteria, Oiartzun eta Irun udalerrien artean banatuak.

Oso ertz zehatza du, 800 metrotik gorako granitozko hiru gailur horiei esker: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Paleozoiko garaiko mendi bat da, gure herrialdeko materialik antzinakoenak biltzen dituena.

Horrez gain, baso zabal eta zarratuak ditu, eta horien artetik, duen hedadura eta garrantziagatik, Urdaburu mendiaren eta Añarbeko urtegiaren artean hedatzen den eremua nabarmentzen da. Ingurune honetako orografia malkartsua dela eta, errekastoak batzuetan mendian behera amildu ohi dira, ur-jauzi modura.

Azpimarratzekoa da, halaber, Parkeak duen kultura-ondarea, monumentu megalitikoekin eta meatzaritzarekin loturikoa bereziki.

Hain zuzen ere, Parketxea Arditurriko meategietako garai bateko laborategiaren eraikinean kokatua dago (www.arditurri.com) eta Parkeari eta meatzaritzari buruzko erakusketak eskaintzen ditu. Bertatik bisita gidatuak egin ditzakegu, meategietako galerietan barrena, ustiapen-sistema desberdinek denboran zehar utzi dizkiguten teknikak eta arrastoak ezagutu ahal izateko.

Aiako Harria parkeak, gainera, aisialdi-eremuen eskaintza oparo eta mendi-ibilbideen sare zabal bat du, eta sarbide-puntu nagusietatik abiatuta, inguru honetako parajerik interesgarrienak ezagutzeko aukera eskaintzen digute.

Oharra: webgunetik deskargatu daitezke ibilbide horiek.

Gehiago jakiteko:

http://parketxesarea.org/

www.arditurri.com

http://www.irun.org

 

itzuli gora