Gure lurraldea

Aizkorri-Aratzeko Parke Naturala

Nola heldu?

Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalaren barruan mendizerra luze bat dugu ekialdetik mendebalderantz, eta bertan ditugu, halaber, Euskadiko mendi-tontorrik garaienak; Kantauri isurialdearen eta Mediterraneo isurialdearen arteko muga da, eta horrez gain, Arabako eta Gipuzkoako Herrialde Historikoak bereizten ditu.

Gipuzkoako ibai nagusienetako hiru, Deba, Urola eta Oria ibaiak, Parke barruan jaiotzen dira. Kareharriaren nagusitasuna oso nabarmena da eta, bai paisaia eta bai sortutako formak ere, mendikate honen ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk dira. Lurpeko uren zirkulazioak galeria-sare zabal bat eratu du. Era berean, oso azpimarragarria da Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalaren barruan topatzen dugun kultura-ondarea.

Artzaintzak eta ikazkintzak arrasto nabaria utzi dute paisaian. Askoz ere berriagoa izan arren, Arantzazuko Santutegiak aipamen berezia merezi du, bertan fedea eta kultura uztartzen direlako.

Zenbait Parketxe ditu, eta horiei esker Aizkorri-Aratz ezagutzen has daiteke bisitaria:

Arantzazu Parketxea (943782894 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ), Gandiaga Topagunearen barruan kokatua, Arantzazuko Santutegiaren ingurunean.

Mitxarro Museoa, San Pedro Zentral Hidroelektrikoan kokatua, Araia erdigunean.

Andueza Egur Museoa Aizkorriko Ataria (943 802 187 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ) Zegamako herriaren erdigunean kokatua, San Bartolome auzoko Andueza baserrian.

Gainera, parkearen zabaltasuna kontuan izanik, horren barrualdean hainbat eta hainbat esperientzia eta jarduera topa ditzakegu:

Oñatin aurkitzen diren Arrikrutz kobazuloak, bisita gidatuen programa zabal bat eskaintzen dutela.

Arantzazuko Santutegia, Euskadiko erlijio-gune garrantzitsuenetako bat.

Aizpea. Burdinaren Mendia Zerainen dago; bertan, interpretazio-zentro bat dugu eta garai bateko meategiko galeriak eta kiskalketa-labeak bisitatzeko aukera eskaintzen digu. Horrez gain, Zeraingo turismo-bulegoak bisitak antolatzen ditu udal ondarearen barruko beste elementu batzuetara.

Mirandaola Parkea, eta bertan, burdinolaz gain, Euskal Burdinaren Museoa ere bisita dezakegu.

Gainera, parkean mendi-ibilbideen sare zabal bat dago, seinale egokiez hornitua, eta sarbide nagusietatik abiatuta, parkean barrena ibiltzeko eta parkea bera ezagutzeko aukera eskaintzen digute.

Gehiago jakiteko:

www.gipuzkoamendizmendi.net

http://parketxesarea.org/

itzuli gora