Gure lurraldea

Armañongo Parke Naturala

Nola heldu?

Armañongo Parke Naturala Bizkaiko Enkarterriak eskualdean kokatua dago, Karrantza eta Turtzioz udalerrien artean. Ia 3.000 ha-ko hedadura du. Bere balio naturalak era askotakoak diren arren, zorupeko leizeak eta haitzuloak nabarmentzen dira bereziki.

Torca del Carlista izeneko haitzuloa Europako lurpeko kobazulorik handiena da, eta Pozalaguako haitzuloa, aldiz, bertako estalaktita eszentrikoek osatutako egiturengatik nabarmentzen da; beste koba hauetako batzuk, berriz, Europako saguzar mehatxatuenetako batzuen babesleku dira.

Parkea ezagutzen hasteko, gomendagarriena Pozalaguako Parketxera joatea da (94 656 00 79 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ), eta bertan parkeari buruzko erakusketa bat bisitatu dezakegu, baita bisita hori egiteko informazioa eskuratu ere.

Parketxearen inguruetan Pozalaguako haitzuloa aurkitzen da, eta bisitatzeko aukera eskaintzen du.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Bizkaiko Foru Aldundia. Pozalaguako Parketxea

Karrantzako Udala: Pozalaguako Haitzuloa

 

itzuli gora