Gure lurraldea

Gorbeiako Parke Naturala

Nola heldu?

Gorbeia, Bizkaiko Arratiako eskualdearen eta Arabako Gorbeiako Inguruak eskualdearen artean kokatua dago eta EAEko Parke Naturalik zabalena da, 20.000 ha baino gehiago baititu.

Gorbeiako Parke Naturala Gorbeia mendiaren eta aldamenean dituen tontorren inguruan egituratua dago, eta zenbait interesgune ditu, bisitatzea merezi dutenak, hala nola Gorbeiako Gurutzea, Itxinako Karsta, Arrabako Zelaiak, Mairuelegorretako kobazuloa, Guiuriko ur-jauzia eta Saldropoko hezegunea. 

Horren hedadura eta irispideen ugaritasuna kontuan izanik, bisitariei harrera egiten dieten ekipamenduak toki batean baino gehiagotan ditugu. Bi Parketxe ditu, bat Arabako Sarria udalerrian (945 430 709 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ) eta bestea Bizkaiko Areatza udalerrian (946 739 279 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ), eta Parkearekin lehen harremana edukitzeaz gain, bisita horretarako era askotako informazio baliagarria lor dezakezu.

Parkeak, halaber, badu aisialdi-eremuen sare bat, baita mendi-ibilbideen sare bat ere, eta Parkeak dituen sarbide desberdinetatik abiatuta, barrualderantz zuzentzen dira, jarduera desberdinak egiteko aukera emanez, hala nola mendi-ibilaldiak edota mendiko bizikleta.

 

Arabatik abiatzen diren mendi-ibilbideak:

Bizkaitik abiatzen diren mendi-ibilbideak

Gehiago jakiteko:

Arabako Foru Aldundia. Gorbeiako Parke Naturala

Bizkaiko Foru Aldundia. Gorbeiako Parke Naturala

 

itzuli gora