Gure lurraldea

Eskualdeak

Eskualdeak (18)

Gorbeialdea

Bi ibaik, hots, Arratia ibaiak eta Nerbioi ibaiak osatzen duten bailetan kokatzen da Gorbeialdea eskualdea. Bi ibai horien artean Gorbeiako mendia, Bizkaiko mendirik garaiena, eder eta harro altxatzen zaigu, eta gailurrean Gurutze bat dago, eskualdeko jendeak eta turistek sarritan bisitatua, gailurreraino doazen bide ugarietan gora egin ondoren.

Eskualde honek aberastasun handia eskaintzen digu ekologiaren eta paisaiaren aldetik, eta Parke Natural izendatua dago. Lamia eta jentilei buruzko elezaharretako eszenatoki ere izan da, bertan egiten baitzituzten beren akelarreak Itxulegor, Mairulegorreta edota Supelegor izeneko leize ezkutuetan.

Gorbeiako animalia-espezierik esanguratsuena oreina da. Irailaren erdialdera izaten da marrualdia, hots, parke osoan barrena entzun daitezkeen orein arren marruen garaia, orein emeen multzoez jabetzeko borrokaldiak iragartzen dituztela.

Han-hemenka sakabanatutako edo herrixketan bildutako baserrien inguru bat da, oro har biztanle gutxikoak eta landa izaerakoak, eta horrexegatik ezin hobea da Euskadiko herri-arkitektura ezagutzeko, bertako baserri eta baselizekin, eta oso egokia landa-turismorako. Arratia bailarako baserrien ezaugarrietako bat horien eraikuntzan oso harri gutxi erabili izana dugu. Harri-horma eta egurra erabiltzen da nagusiki. Aipatzekoak dira Zeanuriko baserriak, Bizkaian dauden zaharrenak, egurrez eta tximiniarik gabe eginak.

 

 

{jutabs theme="style03" width="100%" skipemptyitems="true" changetab="click" initialeffect="true" ajax="false" tabeffect="fade" currentitemeasing="linear" nextitemeasing="linear" swipetouch="true" triggerwindowresize="true" slidetotab="false" view="fulltext" parseplugin="true" type="tab" tabscroll="true"}

[tab title="Udalak"]

Gorbeialdeko eskualdean 15 udal ditugu, eta ezaugarri nagusiak klima hezea eta haranek nahiz mendiek osatutako erliebea dira; azken ezaugarri horrek neurri handi batean erabakitzen ditu, hain zuzen ere, lurralde honetan ekonomia nahiz gizarte alorrean ditugun harremanak.  Honako udal hauek osatzen dute: Arakaldo, Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga, Artea, Bedia, Dima, Zeberio, Igorre, Lemoa, Urduña, Orozko, Otxandio, Ubide eta Zeanuri.

 [/tab]

 

[tab title="Esperientziak eta aisialdia"]

Era askotako eta denon gustuko hainbat eta hainbat jarduera ditugu, eta bertan paisaia paregabe bat ezagutu dezakegu modu askotara. Horrek oso erakargarri egiten du, beti topatuko baituzu harri eta zur utziko zaituen gauza berriren bat.

 [/tab]

[tab title="Gure produktuak"]

GAZTA: Artzaintza-kultura Gorbeiako mendietan han-hemenka topatzen ditugun ondare-elementu desberdinetan ikus dezakegu (hala nola trikuharrietan, harrespiletan, bordetan...), eta halaber, latxa arrazko ardien esneaz egindako gazta bikainetan, izan ere, krematsutasun handia eta zapore berezia ematen baitie esne horrek.

SAGARDOA: Gure eskualdeko sagarrondoek milaka urte dituen produktu baten sentsazio freskagarria eskaintzen digute. Ardoak Euskal Herrian erro sakonak egin aurretik, bertako lehen biztanleek upeletan ondutako sagar-zukua ezagutu zuten edari gisa.

EZTIA: Gorbeiako eztia kalitate handikoa da, eta modu tradizionalean ekoizten da erlauntz txikietan. Gure lurraldeko klimaren eta landaretzaren aberastasunari esker, hainbat barietatetako eztiak biltzen dira kolore eta usain desberdinekin, eta jatorri botaniko hori eztiaren zaporean igar daiteke.

EUSKAL PASTELA: Euskal Pastelaren jatorria Iparraldean dago, Ipar Euskal Herrian. Eskualde horretako baserrietan egiten zuten jai-egunetan. Gaur egun, aldiz, antzinako pastel honen errezeta hobetu bat eskaintzen digute gure inguruko gozogileek. Barietate desberdinetan topa dezakezu; pastel-krema, txokolatea, marmeladak...

BASERRIKO OGIA: Gaur egun oso zaila da tradiziozko labeetan artisauen erara egindako ogia aurkitzea, egurrezko labean egindakoaren zapore bereizgarri hori duena. Gorbeian, axolagabe utziko ez zaituen benetako ogi biribil kurruskari hau dastatu ahal izango duzu.

TXAKOLINA: Txakolina ardo berezia da, ahoan zapore mikatz samarra, freskoa eta orekatua duena, betidanik Euskal Herriarekin lotua egon dena. Gure eskualdean Orozko, Arrankudiaga eta Urduña inguruetan egiten da, eta horrek zapore berezi bat eskaintzen dio kostaldeko txakolinarekin alderatuta.

MARMELADAK ETA KONFITURAK: gozoak eta ez hain gozoak; fruta osoekin, zatikatuekin edo xehe-xehe eginda; ahabiz, aranez edo udarez eginak... baina beti zure gustukoak. “Made in Gorbeia” marmeladak eta konfiturak eskualdeko frutez eginak daude, eta bertako sukaldaritza artisaua eta ekoizpen urrikoa dela kontuan izanik, ezingo dituzu beste tokietan topatu.

 

Lanbide zaharrak oraindik ere bizi-bizirik daude gure herrietako eguneroko jardunean. Herri-jakituria honen adibide garbia bertako artisautza-produktuetan topatzen dugu. Buztina, zuntz begetalak, egurra... tresna tradizional desberdinak eskuz egin ahal izateko erabilitako elementu naturalak dira.

ELTZEGINTZA: Euskal zeramika-ekoizpena neurritasun handikoa da, nagusiki erabilgarria eta funtzionala, baserriko premiei hertsiki lotua. Zeramika horren barruan nabarmentzekoak dira katiluak, txarroak, pegarrak (txarro mota berezi bat)... Gorbeian pieza horietako batzuk eskuratu ditzakezu, eta zalantzarik gabe, gurekin egiten duzun egonaldiaz oroitzeko baliagarriak izango zaizkizu.

EGURRA: Inguruko zuhaitzen egurra –batez ere haritzen eta pagoen egurra– erabiliz aplikazio desberdinak dituzten produktuak egin ohi dituzte gure artisauek, nahiz horien funtzio nagusia apaingarri izatea den. Taila orijinal horietako bat edukitzeak nortasunik gabeko objektuetatik urrun dagoen artikulu paregabe baten jabe zarela sentiaraziko dizu.

 [/tab]

[tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE)  GORBEIALDE,  du izena, eta mapa honen gainean sakatuz GORBEIALDEA  webguneko informazio guztia eskura dezakezu. Halaber, plan eta ihesaldi ugari aurkituko dituzu.

[/tab]

 

Gehiago irakurri...

Gorbeia Inguruak

Gorbeia Inguruak eskualdea Arabako Herrialde Historikoan dago, eta gutxi gorabehera 494 km2-ko hedadura eta 9.500 biztanletik gorako biztanleria du. 

Bertan aurkitzen dugun orografia, klima eta landaretza horren barruan, bere harizti, pagadi eta larredi iraunkorrekin, paisaia multzo zabal bat topatzen dugu, tradizionalki Euskal Herriarekin lotu izan den irudiaren etsenplu dena. 

Baliabide naturalen multzo hau dela eta, Gorbeiako Parke Naturalaren eta Urkiolako Parke Naturalaren izendapenak indartua, eta Kuadrilla hau osatzen duten biztanle-guneetako ondare arkitektonikoaren aberastasuna gehituta, eskualde honek xarma berezi bat du eta ezagutzeko eta disfrutatzeko gauza gehien dituen inguruetako bat da; leku pribilegiatua naturarekin berriro bat egiteko. 

Azpimarratzekoa da euskal hizkuntzaren eguneroko erabilerari ongien eutsi dion Arabako eskualdea dela, eta horrekin batera, elezahar eta tradizioen ondare aberats bat iraunaraztea lortu duela. 

 

 

{jutabs theme="style03" width="100%" skipemptyitems="true" changetab="click" initialeffect="true" ajax="false" tabeffect="fade" currentitemeasing="linear" nextitemeasing="linear" swipetouch="true" triggerwindowresize="true" slidetotab="false" view="fulltext" parseplugin="true" type="tab" tabscroll="true"}

[tab title="Udalerriak"]

Gorbeia Inguruak eskualdea herri hauek osatzen dute: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia. 

 

 [/tab]

 

[tab title="Esperientziak eta aisialdia"]

Esperientzia guztiek oroitzapenak eragiten dituzte eta atxikimendu bat sortzen digute horrelakoak izan ditugun lekuekin; horrez gain, eskualde bakoitza modu desberdin batez ezagutzea ahalbidetzen digute, eta txoko eta bazter guztiak ezagutu ditzakegu egun dagoen eskaintza-aukera zabalari esker. 

Festak eta erromeriak, herri-kirolen erakustaldiak, nekazaritza, abeltzaintza nahiz artisautzako azokak eta gainerako jarduerak oso ohitura sakonak dituen eskualde baten isla dira, eta bertako jatetxe eta sagardotegiek Euskal herriko ohiko arte gastronomikoa eskaintzen digute, herrialdeko produkturik onenak bilduz eta ahalik eta eraldaketarik txikienarekin prestatuz, zaporearen purutasunaz gozatzeko. 

 

 [/tab]

 

[tab title="Gure produktuak"]

Herri baten tradizio gastronomikoak eta sukaldaritza-ohiturak bertako biztanleek gizarte eta kultura alorrean dituzten ohituren eta historiaren adierazpiderik onenak dira. Horrela, Zuiako Kudrillaren tradizio gastronomikoa lurralde honek eskaintzen dituen baliabide ugarien zuzeneko nahiz zeharkako ustiapenarekin hertsiki loturik dago. 

Eskualde honetako plater tipikoenen ongarri diren produktu gehienak, baita produktuak berak ere, berez, erakarpen handikoak dira gastronomian, eta baserriko eguneroko jardueretan dute jatorria. Artisautza-lanak, belaunaldi batek besteari irakatsiak, erakargarri apartak dira tokian tokiko ohitura multzo horren barruan. 

Produktuak: 

  • Eztia, Argizaria, Polena, Erregina Jelea, Propolia
  • Orein-haragia eta ahabi-marmelada 
  • Etxeko produktuak (sagar eta sagardo mota desberdinak) 
  • Gaztak 
  • Sagardoa

 [/tab]

 

[tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) MAIRUELEGORRETA du izena.

Eskualde honi buruzko informazio guztia jasotzeko, Zuiako Kuadrillaren webgunean sartu edo mapa honen gainean sakatu dezakezu.

 

[/tab]

 

Gehiago irakurri...

Debagoiena

Debagoiena eskualdea Euskadi erdialdean kokatua dago, Gipuzkoaren hego-mendebaldean. Deba ibaia da eskualdea egituratzen duen ardatz nagusia.

Eskualde estua da, aldapa handiko orografia batean txertatua, eta horrek zaildu egiten du haztea eta hedatzea, eta, hori dela eta, ardatz nagusia eratzen duten herriek demografia handiko herriguneak dituzte. 

Duen kokapenak (Herrialde Historikoko hiru probintziekin egiten du muga) Arabako eta Bizkaiko probintziekin harremanak edukitzea errazten du, eta oso joera zabaldua da Debagoienatik beste probintzia horietara joatea. Arrasate dugu eskualde honetako herrigune nagusia, eta bigarrena Bergara da.

{jutabs theme="style03" width="100%" skipemptyitems="true" changetab="click" initialeffect="true" ajax="false" tabeffect="fade" currentitemeasing="linear" nextitemeasing="linear" swipetouch="true" triggerwindowresize="true" slidetotab="false" view="fulltext" parseplugin="true" type="tab" tabscroll="true"}

[tab title="Udalerriak"]

Eskualdea osatzen duten herriak, Deba ibaiak egituratzen duen ardatz nagusi horretan, Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergara dira. Ardatz horren ezkerraldean Elgeta aurkitzen da, eta eskuinaldean Antzuola eta Oñati. 

 

 [/tab]

 

 [tab title="Esperientziak eta aisialdia"]

Artea, natura, gastronomia eta festa-tradizioa uztartzen dira lurralde honetan. Hortxe ditugu Arantzazuko Santutegia –horren eraikuntzan izen handiko artistek parte hartu zuten, hala nola Chillida, Oteiza, Nestor Basterretxea eta Lucio Muñoz–, Oñatiko eta Bergarako herrigune monumentalak, Arrasate, Elgeta, Leintz-Gatzagako erdi arloko herriguneak, Eskoriatzako Ibarraundi museoa edo Elgetako Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa, iraganaren sekretuak, bertako monumentuen handitasuna eta inguruko parajeen edertasuna guri ezagutarazteko zain.

 

 [/tab]

 

[tab title="Gure produktuak"]

Fruta zaporea duen fruta, gure baratzetako barazkiak edo aire librean hazitako abelburu baten benetako haragia dastatzean gozatu egiten duzu?  Gu bezain autoktonoa den ardi baten esneaz egindako gaztaren zaporea gozatzen du zure aho-sabaiak?  Eta zure etxea alaitasunez betetzen duten basaloreei polena lapurtu dieten erleek egindako eztia?

Horren guztiaren atzean eta beste gauza askoren atzean gure eskuak daude; Eskualdeko produktuak sortzen dituen jendearen eskuak:

  • Frutak, barazkiak eta loreak: Gauzak gero eta azkarrago aldatzen ari diren mundu honetan, gure fruta, barazki eta loreen zaporeak, usainak eta koloreak aldagabe irauten dute... benetakoa izaten jarraitzen dute.
  • Gazta
  • Eztia
  • Etxeko ogia: Produktu onenek bakarrik betetzen dituzten arau etikoak eta kalitate-arauak errespetatzen dira prestakuntzan: lehengai on bat, legamia tradizionalez egindako hartzidura luzea eta egurrezko labe baten benetako sua.
  • Ogi eta gozogintza ekologikoa
  • Txakolina: Ardo gazte eta freskoa da; mahats autoktonoez bakarrik egindako ardoa, eta higiene eta osasun aldetik nahiz kalitate aldetik teknologia aurreratuenak eskaintzen dizkigun bermeekin.
  • Lumagorri Oilaskoak: Estilo tradizionalean haziak, betidanik egin izan den moduan: aire librean, eta espazio fisikoa eta argiztapenaren eta tenperaturaren ziklo naturalak errespetatzen dituzten instalazio batzuetan. Beren elikaduran artoa dieta osoaren % 60 da, eta gainerakoa, amalurrak eskaintzen digu zuzenean.

 [/tab]

 

[tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) Debagoiena du izena, eta maparen gainean sakatuz beren webguneko informazio osoa eskuratu dezakezu.

Debagoiena Turismoaren webgunean plan eta ihesaldi ugari topatuko dituzu.

 

[/tab]

 

Gehiago irakurri...

Añana

Araba mendebaldeko haranak ezusteko atsegina izango dira bisitariarentzat, era askotako paisaiak topatuko dituelako. Bertako lurrak, baserri multzo batzuk tartekatzen direla, ia ez dira ezertxo ere aldatu hainbat mendetan, eskualde honek izan duen industrializazio urriari esker neurri handi batean. Iparraldean, Zuiako eta Aiarako haranak topatuko ditugu beren ur-jauzi freskagarri eta dorretxe sendoekin, eta hegoalderantz, berriz, paisaia benetan bereziak, hala nola Añanako Gesaltza edo Valderejo Parke Naturaleko mendi-zintzurra. 

Hegoaldean Gaubea Harana topatzen dugu, paisaia atlantikoaren eta paisaia mediterraneoaren arteko trantsizio-gunea. Añanako Gesaltzan, altuera desberdinetan pilatuta dauden terraza zurien multzo batek osatzen du paisaia. Gatza lurrunketa bidez erdiesteko larrainak dira. 

 

{jutabs theme="style03" width="100%" skipemptyitems="true" changetab="click" initialeffect="true" ajax="false" tabeffect="fade" currentitemeasing="linear" nextitemeasing="linear" swipetouch="true" triggerwindowresize="true" slidetotab="false" view="fulltext" parseplugin="true" type="tab" tabscroll="true"}

[tab title="Udalerriak"]

Arabako Haranen eskualdea 10 udalerrik osatzen dute: Añana, Armiñon, Berantevilla, Iruña Oka, Kuartango, Lantaron, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Gaubea eta Zanbrana.

 

 [/tab]

 

[tab title="Esperientziak eta aisialdia"]

Esperientzia guztiek oroitzapenak eragiten dituzte eta atxikimendu bat sortzen digute horrelakoak izan ditugun lekuekin; horrez gain, eskualde bakoitza modu desberdin batean ezagutzea ahalbidetzen digute, eta txoko eta bazter guztiak ezagutu ditzakegu egun dagoen eskaintza-aukera zabalari esker. 

Hemen daude Arabako herri eta herrixkarik zaharrenak; historiaz betetako lekuak dira, toki ezkutuak, leku bakoitzaren funtsa zein den ezagutzeko eta paraje ikusgarri bezain paregabeez gozatzeko aukera ematen dutenak, hala nola Añanako Gesaltza edo Valderejoko Parke Naturala.

 

 [/tab]

 

[tab title="Gure produktuak"]

Arabako haran hauetako produktu izarra Gatza da.  Añanako gatzagak Arabako herririk zaharrenean daude, duela 200 milioi urte itsaso zabal baten urek estaltzen zuten toki batean.

Aire librean dugun paisaia kultural bikain hau 5.000 larrainek baino gehiago osatzen dute: ur gazitua isurtzeko eta, eguzkiak lurrunduta, gatza erdiesteko plataformak dira. Egurrezko kanal-sare berezi eta zabal batek Gatz Haraneko lekurik ezkutuenetaraino eramaten zuen ura. XX. mendearen erdialdera bertan behera utzi zituzten gatzagak, eta bertako egurrak abiada handian hondatzen joan dira harrez geroztik. Hala eta guztiz ere, orain berriki Monumentu Historiko izendatu zituzten, eta gaur egun, eraberritze-prozesu batean murgilduta daude, etnografia nahiz turismo aldetik duten balioagatik. Horrela, horietatik 600 berreskuratu dira eta dagoeneko 400ek gatza ekoizten dute gaur egun. Jarduera gehieneko garaian, bost mila lurrunketa-plataforma baino gehiago zeuden haranean eta, guztira, 95.233 metro koadroko azalera okupatzen zuten. Gatza egiten den garaia aldatu egiten da urtero, baldintza klimatologikoen arabera. Oro har, maiatzean hasi eta urrian amaitzen da, baina eperik emankorrena ekaina eta iraila artekoa izaten da, hilabete horretatik aurrera gau luzeek atzeratu egiten dutelako lurrunketa-prozesua eta euri sarriek hondatu egiten dutelako erdiesten den gatz urria. Gatza egiteko moduari buruz eta horren jatorriari buruz gehiago jakiteko, eta gatz mota desberdinak ezagutzeko, hemen klikatu dezakezu.

 

Eskualdean aurkitu ditzakegun beste produktu batzuk dira hauek:

  • Eztia
  • Etxeko odolkiak eta txorizoak
  • Artisau erara egindako gazta
  • Arabako babarrun pintoa
  • Artisau erara egindako ogia
  • Artisau erara egindako gozokiak

 [/tab]

 

[tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) AÑANA du izena, eta maparen gainean sakatuz beren webguneko informazio osoa eskuratu dezakezu.

Halaber, plan eta ihesaldi ugari topatuko dituzu AñanaDescubrela orrialdearen barruko gainerako webguneetan. 

 

[/tab]

 

Gehiago irakurri...

Urola Kosta

Eskualde honetako gauzarik erakargarrienetako bat bertako udalerrien paisaia-aniztasun handia da. Zumaiako kostaldean bi museo eta bi hondartza ditugu (Itzurungoa, itsaslabarren artean, agian Gipuzkoako kostalde osoko ederrena izango da). Getaria, Elkano nabigatzailearen eta Balenciaga jostunaren jaioterria dugu, eta xarma handikoak dira bertako portua eta Getariako arratoia. Zarautz Gipuzkoako herri turistikorik garrantzitsuenetakoa da, herrialdeko hondartzarik zabalena du eta ikusteko beste hainbat gauza gehiago ditu. Orio, bere kale aldapatsuekin. Aia, berriz, naturan murgiltzeko modu bat da, Pagoetako parke naturalean. Barrualderago Zestoa dugu, multzo historiko-artistiko aipagarria duen herria, eraikin erlijiotsuetan bereziki, baita ur termal eta mineralen Bainuetxe bat ere, orain berriki bertako instalazioak berregokitu eta modernizatu dituena. Loiolako santutegia Azpeitian, San Inazioaren oroitzapenari eskainia, Jesusen konpainiaren fundatzailea, erromesaldi ugariren helmuga da, eta bertara egiten den bisita osatzeko, Azpeitiko eta Azkoitiko udalerrietara ere joan gaitezke, bertako herrigune historikoek erdi aroko oroitzapenak ekarriko baitizkigute; herriotako gozogintza fama handikoa da, gainera.

Barrualdean ditugu, halaber, natura birjinaz inguratutako zenbait herri, hala nola Aizarnazabal edo Beizama Natura aldetik garrantzi berezia duten eremu gisa aipagarriak dira Pagoeta-Ernio-Andatzako Eremu Natural Babestua eta Izarraitz eta Murumendi (Beizama) Natura Interes Bereziko Eremuak. Gure lurreko produktuak erabiliz egindako sukaldaritza bizi eta tradizionalak leku nabarmen bat betetzen du Urola haranean. Batez ere, bertako gazta bikainak, arkume nahiz abelgorrien okelak, hegaztiak, baxurako arrainak (hegaluzea eta antxoak), Errezil sagarrak (errege-sagarraren barietate bat), babarrunak eta kalitate goreneko barazkien aukera zabal bat eskaintzen dizkigu.

Iturria:  Urolakostaonline

 

  

{jutabs theme="style03" width="100%" skipemptyitems="true" changetab="click" initialeffect="true" ajax="false" tabeffect="fade" currentitemeasing="linear" nextitemeasing="linear" swipetouch="true" triggerwindowresize="true" slidetotab="false" view="fulltext" parseplugin="true" type="tab" tabscroll="true"}

[tab title="Udalerriak"]

Urola Kosta eskualdea 11 udalerrik osatua dago: Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

 [/tab]

 

 

[tab title="Esperientziak eta aisialdia"]

Esperientzia guztiek oroitzapenak eragiten dituzte eta atxikimendu bat sortzen digute horrelakoak izan ditugun lekuekin; horrez gain, eskualde bakoitza modu desberdin batez ezagutzea ahalbidetzen digute, eta horrela, egun dagoen eskaintza-aukera zabalari esker, bertako bazter guztiak ezagutu ditzakegu.  

Eskualde honetan era askotako aire libreko jarduerak egin ditzakezu; surfa eta beste ur-jarduera batzuk, arrantza, itsas irteerak zetazeoak ikustera... edo mendi-jarduerak, Pagoetako parke naturala bisitatzea, zaldi gainean ibiltzea... Ezin zaitez geratu hona hurbildu gabe, dela itsasontziz edo dela oinez, flyscha ikustera, gure herrialdearen historia geomorfologikoaren lekuko aparta.

Eta ezin dituzu lurralde honetako herriak ahaztu: bertako azokak eta monumentuak bisitatu ditzakezu edota eskualdeko produktu paregabeak dastatu.

 

 [/tab]

 

[tab title="Gure produktuak"]

  • Edariak: Sagardoa, Txakolina, Mahats ekologikoa, Uxuala, Patxarana, Errezil sagarraren likorea, kafe-likorea
  • Ozpina
  • Barazkiak: Porrua, Tipula, Letxuga, Aza, Azalorea, Eskarola, Txikoria, Tomatea, Piperra, Kalabaza, Leka, Zerba, Brokolia, Romaneskua, Bruselako aza, Txinako azak, Perrexila, Apioa, Ilarrak, Baba handia, Eskarola, Borraja, Kardua, Ziazerba, Martorria, Alkatxofa, Albaka, Alberjinia, Erremolatxa, Kuiatxoa, Luzokerra, Aza gorria, Arabarba, Artoa, Mihilua, Babarrun beltza, Tipula gorria, Azenarioa, Errefautxoa, Patata, Malko Ilarra, Baba Petaloak, Frissé, Lore jangarriak, Arbia, Baratxuria, Tipulina,
  • Loreak eta landareak: Lore ebakiak, Arrosa, Krabelina, Liliuma, Erromeroa, Ezkaia, Albaka, Menda-belarra, Tipulina, Kamamila, Mendaroa, Garraiska, Luisa belarra, Estevia, Izpilikua, Morelle de Balbis, Physalisa, Okra, Amarantoak,  itsas kanbrea.
  • Gaztak: behi-gazta, ardi-gazta eta ahuntz-gazta.
  • Esnea: behi-esnea, ardi-esnea eta ahuntz-esnea.
  • Arrautzak
  • Irasagarra eta marmeladak: Aran-marmelada, sagar-marmelada, 
  • Fruta freskoa eta fruitu lehorrak: Eskualde honetan oso ezaguna da Errezil sagarra; errege-sagarraren barietate bat da, urriaren hasieratik azaroaren amaiera arte biltzen dena. Freskoa nahiz prestatua saltzen da, sagar-coulis bat eginda. Marrubiak eta marrubi handiak, Mugurdiak, Meloia, Sandia, Andere-mahatsak, Arantzarik gabeko masustak, ahabi urdinak, ahabi gorriak, Goji, caseille, intxaurra, Kiwano,
  • Kontserbak: arrainak, itsaskiak, frutak, barazkiak, baba-petaloak, sagar-coulisa, pikilo-piperren coulisa, piper berde txorizeroaren coulisa, tomate-coulisa, azenario-coulisa, tipula-coulisa, porrua, irasagarra, aran-marmelada, sagar-marmelada, kiwi-marmelada, laranja-marmelada, marrubi-marmelada, piku-marmelada, arbeletxeko-marmelada, mertxika-marmelada, udare-marmelada, masusta-marmelada, sagarra almibarrean
  • Haragia: behi-haragia, txekor-haragia, txerri-haragia, zaldi-haragia, oilaskoak, arkumea, oiloa
  • Hestebeteak: Urdaiazpikoa, Txorizoa, txistorra, urdaiazpiko egosia, basurde-burua, solomoa, odolkia, 
  • Eztia eta deribatuak (polena, jelea freskoa, kandelak)
  • Ogia eta gozokiak: Bihi osoko ogia eta ogi zuria, Magdalenak, Turroiak, San Blas erroskilak, Barazki-biribilkiak, Baserriko ogia.
  • Beste batzuk: Enpanadak, kroketak, pateak

 [/tab]

 

[tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) URKOME du izena, eta maparen gainean sakatuz beren webguneko informazio osoa eskuratu dezakezu.

Halaber, plan eta ihesaldi ugari topatuko dituzu, baita online produktuak erosi ere, UrolaKostaOnline webgunean.

 

[/tab]

 

 

 

Gehiago irakurri...

Donostialdea-Bidasoa

Hiriburuaren lilurak ez digu ahaztarazi behar Donostialdeak, hots, hiriburua inguratzen duen eskualdeak dituen xarmak. Hasteko, sagardoaren eskualdea da, erdigunea Astigarragan duela, baina presentzia handia du, halaber, bai Hernanin eta bai Usurbilen ere. Ezin diogu muzin egin bizitasun handiko sagardotegi horietako batean bazkaltzeko edo afaltzeko ohiturari, sagardoaren garaian bereziki.

Donostialdea kontrastez beteriko lurraldea da. Metro gutxiren barruan, Aiako Harria parke naturalaren berdetasunaren aldamenean, Errenteria edo Pasaiako industria-paisaiak topatzen ditugu. Baserri-eremuetatik Gipuzkoako portu garrantzitsuenen jarduera bizietara. Bazter erromantikoetatik (Pasai Donibane) antzinako gotorlekuetara (San Marko).

Kostaldeko mendi erakargarriz josirik dago itsasertza, eta bertatik, belarretan eserita, zerumugari begira jar zaitezke. Ulia eta Jaizkibel mendien artetik itsasoak barrualdera egiten du Pasaiako badian, eta inguru honek duen aniztasuna islatzen da Pasaiako lau barrutietan. Xarma erromantikoa Pasai Donibanerena da.

 

 

{jutabs theme="style03" width="100%" skipemptyitems="true" changetab="click" initialeffect="true" ajax="false" tabeffect="fade" currentitemeasing="linear" nextitemeasing="linear" swipetouch="true" triggerwindowresize="true" slidetotab="false" view="fulltext" parseplugin="true" type="tab" tabscroll="true"}

[tab title="Udalerriak"]

Donostialdea eskualdea osatzen duten udalerriak hauek dira: Lasarte-Oria, Hernani, Astigarraga, Andoain, Urnieta, Usurbil, Pasaia, Lezo, Errenteria, Oiartzun, Irun eta Hondarribia.

  [/tab]

 

[tab title="Esperientziak eta aisialdia"]

Mendi-ibilaldiak egiteko ezin aproposagoa den eskualde honetan bi gauza nabarmentzen dira bereziki: Donostiako Hipodromoan zaldiak lauhazka bizian ibiltzen diren egunetan Lasarte-Orian izan ohi den giro aparta eta Hernaniko eraikin historikoen sendotasuna. Horrekin batera, Urumea ibaiaren ibarrek eta mendi-tontor txikiek, Adarrak esaterako, paisaia zoragarriak eskaintzen dizkigute mendi-ibilaldiak egiteko. Andoaindik Leitzarango biotopo babestura joan gaitezke, eta Plazaolako trenbidearen bide berdea aprobetxatuz, tunelak eta zubiak zeharkatuz, haran estu eta liluragarri bat ezagutuko dugu.

Natura eta gizakion sormen-indarra eskutik helduta agertzen zaizkigu Hernaniko Zabalaga finkan. Han, Chillida-Lekun, antzinako baserri baten eremu-zelaiak eta barrualdea artearekin bat eginik ikusiko ditugu. 

Lezoko herrigunea, bertan Santo Kristoren basilika dugula, Errenteria, Gipuzkoako hirugarren hiririk jendetsuena, eta Oiartzun, toki atseginak dira bertako ondare historiko txundigarria ezagutzeko. Oiartzunen paisaia landatarragoa bilakatzen da. Aiako Harria parke naturalerantz goazela eta granitozko gailurrak eta monumentu megalitikoak geure aldamenean ikusten ditugula, zarata atzean utzita, baserriz eta basoz inguratuta ibiliko gara Arditurriko bidegorrian. 

Bidasoa ibaiak eta itsasoak topo egingo dute Txingudi badian, Jaizkibel mendiaren babesean eta natura, kultura nahiz historia aldetik ondare baliotsuz beterik dagoen eremu zabalean.  Bidasoa ibaiak Frantziako eta Espainiako estatuen arteko muga egin izan du hainbat mendetan. Muga ondoan zegoenez, borrokaz jositako historia gorde du. Izan ere, Hondarribia dugu Gipuzkoa osoan harresiak gorde dituen hiri bakarra, eta bai Hondarribiak eta bai Irunek ere garai bateko garaipenak gogorazteko sortu izan zituzten alardeak ospatzen dituzte jai-giroan. Antzina gatazka-iturri izandako kokapen estrategiko hori, gaur egun, balio erantsi bat da eskualdearentzat, eta horrela, esate baterako, Ficoba erakustazokan (Irun) mugaz gaindiko azokak antolatzen dira. Komunikabide onak ditu, bai Hondarribiko aireportuari esker eta bai Biarritz ere hurbil dagoelako ere, eta hori beste abantaila bat da.

Hondarribia distira handiko herri bat da, eta bertan, hondartza zabal bat, kirol-portua, Marina auzo kutuna eta harresiz inguratutako herrigune historiko eder bat ditugu. Irun, biztanle kopuruari dagokionez, Gipuzkoako bigarren hiria da, eta bertako merkataritzak duen bizitasunagatik nabarmentzen da.  Ibaiaren beste aldean, hondartza zoragarria eta frantses kultura eskaintzen ditu Hendaiak. 

Bizi ezazu esperientzia berezi bezain paregabe bat, eta Oarsoaldeaz sekulako oroitzapen ona eramango duzu. Esperientzia horiek, hain zuzen ere, maisu txokolategile bihurtu eta txokolatezko trufak egitetik hasi eta egun batez euskal sukaldaritzaren chef handi bilakatzeraino doaz, Pasaian egun oso batez marinel bihurtuz, euskal herri-musikaren soinuak sentituz edo, zergatik ez, meategi baten barrunbeetan murgilduz.

 

  [/tab]

 

[tab title="Gure produktuak"]

 

  [/tab]

 

[tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) BEHEMENDI du izena, eta mapa honen gainean sakatuz edo Donostiarural webgunean Eskualdeari buruzko informazio guztia eskura dezakezu.  

 [/tab]

 

Gehiago irakurri...

Uribe

Erdi aroan, gure eskualde osoa eta gaur egun Bilboko Metropoli Eremua osatzen duten Nerbioi haraneko elizateak antzinako Uribe Merindadearen barruan sartuta zeuden. Gaur egun Uribe izenez ezagutzen da Txorierri eta Butroe haranak eta horiekin muga egiten duten kostaldeko udalerriak bere barne hartzen dituen lurraldea. Elkarrekin historia luzea eta kultura handia duten arren, eskualde hau, administrazio aldetik, bitan banatua dago: batetik, Plentzia-Mungiako eskualdea dugu, eta bestetik, Txorierriko Harana, Bilbo Handiaren eskualdeari atxikia.

Bilbotik hain hurbil duen kokapen estrategiko horrek eta orografia leuna izateak baldintzatu dute Uribeko historia, baita egun eskualdea osatzen duten hogeita hiru udalerriena ere. Gure haranak lauak eta leunak dira, eta muino txiki batzuk besterik ez daude tartean; hemen ditugu Bizkaiko goi-lautadarik zabalenak, Butroe eta Asua ibaiek zeharkatuak. Ibaiok nekazaritzarako ibar emankorrak sortu dituzte eta, ibilbide labur bat egin ondoren, Kantauri itsasora isurtzen dituzte beren urak. Uribe eskualdeko kostaldean, itsaslabarren lerroa leunagoa da tarte batzuetan, eta portu txikiak eta hondartza luzeak sortu dira horrela.

 

 

{jutabs theme="style03" width="100%" skipemptyitems="true" changetab="click" initialeffect="true" ajax="false" tabeffect="fade" currentitemeasing="linear" nextitemeasing="linear" swipetouch="true" triggerwindowresize="true" slidetotab="false" view="fulltext" parseplugin="true" type="tab" tabscroll="true"}

 

[tab title="Udalerriak"]

Uribe eskualdea osatzen duten hogeita hiru udalerriak hauek dira: Arrieta, Bakio, Barrika, Berango, Derio, Erandio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gorliz, Larrabetzu, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sondika, Sopelana, Urduliz eta Zamudio

 

  [/tab]

 

[tab title="Esperientziak eta aisialdia"]

Bizkaiko eskualde honetako natura, ondarea eta kultura pixka bat gehiago ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Bertako udalerrietako paisaiak, historia eta ohiturak topatuko dituzu hemen, Uribe eskualdea hain erakargarria egiten duten jardueren aukera zabal batekin batera.

 

  [/tab]

 

[tab title="Gure produktuak"]

Lanbide zaharrek, zaporeek eta usainek bezalaxe, eskualde bakoitzaren historia eta bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen digute gure zentzumenen bidez dastatzen ditugunean, eta horrexegatik, sentsazio berriak ezagutu nahi horrek lurralde honetan barrena ibiltzera bultzatuko gaitu.

Uribeko produktuak online bidez saltzen dituzten webgunean ondorengo kategoriak topatuko dituzu: 

Hestebeteak

Fruta eta Barazkiak

Ahatekiak

Edariak

Ogia

Gozogintza

Arrautza Ekologikoak

Hozitu Ekologikoak

  [/tab]

 

[tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) JATA ONDO du izena, eta Uribe eskualdearen webgunean edo mapa honen gainean sakatuz Eskualdeari buruzko informazio guztia eskura dezakezu, baita beste hainbat plan eta ihesaldiri buruzkoa ere.

 [/tab]

 

Gehiago irakurri...

Busturialdea

Bizkaiko Herrialde Historikoaren ekialdean kokatua dago Busturialdea eta eskualde honen barruan 20 udalerri sartuta daude. Lurralde honek oso erliebe gorabeheratsua du, Gernikako itsasadarretik hurbilen dagoen inguruan izan ezik, eta bertan, bi mendizerra bereiz ditzakegu (Bizkargi eta Oiz); bien artetik korridore bat doa, Oka ibaiaren ibilgu dena, Kantauriko itsasoan itsasoratzen den arte. 

Okupatzen duen hedadura zabalari esker (Bizkaiko hedadura osoaren % 13) eta mantentzen duen kontserbazio-egoera natural onari esker, Euskadin paisaia nahiz ekologia aldetik dibertsitate handiena duten gune naturaletako bat dugu gaur egun. Hori dela eta, eskualde honek hartzen duen hedadura gehiena Gizateriaren Ondare eta Biosferaren Erreserba izendatu zuten 1984. urtean.

 

 {jutabs theme="style03" width="100%" skipemptyitems="true" changetab="click" initialeffect="true" ajax="false" tabeffect="fade" currentitemeasing="linear" nextitemeasing="linear" swipetouch="true" triggerwindowresize="true" slidetotab="false" view="fulltext" parseplugin="true" type="tab" tabscroll="true"}

 

[tab title="Udalerriak"]

Busturialdea eskualdea osatzen duten udalerriak honako hauek dira: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.

 [/tab]

 

[tab title="Esperientziak eta aisialdia"]

Busturialdeko udalerriak ezagunak dira beren baliabide natural, historiko-kultural, arkitektoniko eta etnografikoengatik, eta horiek guztiak modu askotara ezagutu ditzakezu, bertan kultura eta natura uztartzen direlako aukera sorta benetan zabala eskaintzeko. Ibilalditxo bat egin dezakezu Omako basoan barrena, Santimamiñeko kobak bisitatu, erromesen antzera Gaztelugatxeko Donienera joan edo Gernikako zuhaitzaren ondoan gure historiaz oroitu.

Busturialdea kultura, paisaia eta etnografia aldetik balio handiko eskualde bat da. Bertako altxorrik preziatuenetako bat Urdaibai da, UNESCOk 1984. urtean Biosferaren Erreserba izendatua. 

Horrez gain, mendiko bizikletan ibiltzeko prestatutako 11 ibilbide topa ditzakezu, mendi-bideen sare bat –PR (ibilbide laburra) nahiz GR (ibilbide luzea)–, inguratzen zaituen paisaia deskubritu eta miresteko eta bertako jendea ezagutzeko. Eta atsegin duzuna uretan ibiltzea baldin bada, uretako jarduerak egiteko eta kirolean aritzeko hainbat eta hainbat aukera topatuko dituzu.

 [/tab]

 

[tab title="Gure produktuak"]

Kostaldea eta barrualdea elkarrekin uztartzen dituen eskualde bat da Busturialdea. Horri esker, aniztasun gastronomiko itzela dugu bertan. Lurretik nahiz itsasotik onena ateratzearren baserritarrek eta arrantzaleek egindako ahaleginaren eta eskainitako mimoen emaitza da eskualde honetan erdietsitako guzti-guztia.

Bizkaiko Txakolina: Lan gogorraren eta elkarlanaren emaitza gisa, 1994. urtean "Bizkaiko Txakolina" Jatorri Deitura sortu zen. Antzinatik datorkigun ardo hau ezagutarazteko, balioesteko eta babesteko helburuarekin sortu zen J.D. hau, eta gure baserritarren lan finari esker eta barietate autoktonoak erabiliz Kantauri aldean egindako mahastizaintzaren emaitza dugu. 

Kiwia: Busturialdean kiwia hazteko baldintzarik egokienak topatzen ditugu, eta horrexegatik, Bizkaian fruta hau ekoizten duen eskualde nagusia da. 

Gernikako Indaba: Eusko Labela duten Gernikako Indabak kalitate goreneko babarrunak dira, hautatutako barietatekoak eta dastatzaile profesionalek "oso ontzat" edo "bikaintzat" jo dituztenak. Forma obalatua eta luzexka dute.  Bizkaian gaur egun urtean 1.343 kilogramo Gernikako Indaba egiten dira, hiru hektarea pasatxotan. Gernikako Indabak artisau erara baserritik hurbil dauden baratze txikietan egiten direnez gero, ingurumenarekin errespetu handienarekin jokatzen duten laborantza-teknikak erabiltzen dira.

Baserriko ogia: Egurrezko labean tradiziozko erara egindako ogia.

Eztia: Eztia elikagairik antzinakoenetako bat da, eta ezin konta ahala propietate sendagarri ditu.

Sagardoa: Eusko Labela duen Sagardoa sagardo naturala da, % 100ean Euskadiko sagarrarekin egina eta hasieratik bukaeraraino kontrolatua.

Behi, ardi eta ahuntzaren esneaz egindako gaztak: Euri sarriei esker Euskadin dugun klima hezearen ondorioz larre berde-berdeak ditugu hemen. Gure lurraldean, abereak larrean bazkatzen dira; ondorioz, zapore bereizgarri bat eskaintzen diote beren esneari eta, hain zuzen ere, esne hori dugu zapore paregabeko gazta hauek ekoizteko lehengaia. Eremu honetan hiru eratako abereak ditugunez gero, eskaintza zabala eta askotarikoa da, eta bilatzen ari zaren gazta topatuko duzula ziurtatzen dizu horrek. Gazta natural, zaporetsu eta elikagarria.

Gernikako Piperrak: Bere ezaugarriak hauek dira: ez da oso luzea, txorten estu eta luzexka du eta tarteko kolore berdekoa da. Bere zapore bikainak eta fintasunak liluratuta utzi ditu aho-sabairik zorrotzenak, eta gaur egun, erreferentzia garrantzitsua dira goi mailako jatetxeetan.

  [/tab]

 

[tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) URREMENDI du izena, eta mapa honen gainean sakatuz beren webguneko informazio guztia eskura dezakezu.

TurismoUrdaibai webgunean ere plan eta ihesaldi ugari aurkituko dituzu.

 

 [/tab]

 

Gehiago irakurri...

Tolosaldea

Tolosaldea eskualdea Aralarko parke naturalaren eta Ernio mendizerraren artean kokatua dago, Gipuzkoaren bihotzean. Tolosa da hiriburua, eskualde osoko hiriburu kultural, sozial eta komertziala, xarma handiko herrixka txiki tipikoek inguratzen dutela.

Oria ibaia dugu eskualdeko ardatza; erdiko ibilguan kokatua dago Tolosa, eta iparralderantz abiatuta, eskualdeko herrigune garrantzitsuenak topatuko ditugu. Gainerakoak alboko haranetan aurkitzen dira, esate baterako Aiztondo Haranean, Araxes Haranean, Berastegi Haranean edo Amezketa Haranean. Eskualde honetako bizimoduaren funtsa ongien gordetzen duten udalerriak alboko haranetan kokatuta daudenak dira.

 

{jutabs theme="style03" width="100%" skipemptyitems="true" changetab="click" initialeffect="true" ajax="false" tabeffect="fade" currentitemeasing="linear" nextitemeasing="linear" swipetouch="true" triggerwindowresize="true" slidetotab="false" view="fulltext" parseplugin="true" type="tab" tabscroll="true"}

 

[tab title="Udalerriak"]

Tolosaldeko eskualdearen barruan 28 udalerri ditugu, eta bertan, bi errealitate desberdin topatzen ditugu: hiri-ingurunea eta landa-ingurunea. 45.000 biztanle eta 332 km2 dituela, biztanle kopururik txikiena eta udalerri kopururik handiena duen Gipuzkoako eskualdea da. Honako udalerri hauek osatzen dute: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain , Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil.

 [/tab]

 

[tab title="Esperientziak eta aisialdia"]

Tolosaldea inguru berezi bat da, bost izarreko helmuga bihurtzen duten 5 ezaugarriak biltzen dituelako: gastronomia, natura, tradizioa, kalitatea eta lasaitasuna. Nazioartean ospe handia duten produktuen sehaska da, hala nola Tolosako Babarrunarena; bertako Parke Naturalaren edertasuna du, eta Tolosako azokan erosi daitezkeen produktu freskoekin, kalitatekoekin eta denboraldikoekin prestatutako gastronomia dasta dezakegu bertan.

Bizi itzazu bertako ohiturak eta senti zaitez etxean bezala; goza ezazu betidanik amestu izan duzun lasaitasunarekin bertan topatuko dituzun ostatu eta jatetxe ugarietan, harri eta zur utziko zaituen kalitate apartarekin.

 [/tab]

 

[tab title="Gure produktuak"]

Sorpresa gastronomiko ugari eta horiek guztiak dastatu ahal izateko jatetxe eta taberna bikainak topatuko dituzu Tolosaldean.

TOLOSAKO BABARRUNA: Babarrun more iluna da, ia beltza, formaz obalatua eta erdian puntu zuri bat duela. Bere azal fin, gantzatsutasun eta zapore bikainagatik nabarmentzen da.

IBARRAKO PIPARRA: Zapore leuna du, ez da mina, kolore berde-horixka du eta luzea eta puntazorrotza da. Ibarra inguruan hazitako barietate autoktono batekoa da. Inguruko azoketan freskoa erosi daiteke ekainetik irailera doazen hilabeteetan. Prestatzeko ohiko moduak hauek dira: ozpinetan eta oliba-oliotan frijituak.

GAZTA: Eskualdeko artzainek latxa arrazako ardien esneaz artisau erara egiten dute Idiazabal gazta. Ketua edo ketu gabea, ontzen hilabete batzuk igaro ondoren, usain sarkorra duen gazta leuna, samurra, apur bat mina eta krematsua lortzen dute. Amezketan, Berastegin, Orendainen, Orexan eta Villabonan aurki dezakegu gazta mota hau.

SAGARDOA: Sagarrez egindako ardo bat da sagardoa, zapore zertxobait mikatza duena, eta Gipuzkoako antzinako tradizioari eutsiz egina. Sagarrak txikitu eta zapaldu ondoren, eta upeletan ontzen denboraldi bat egin ondoren, prest dago dastatzeko. Urtarrilaren amaieratik apirilaren hasierara, esperientzia paregabea ezagutu dezakegu sagardotegi batera joaten bagara.

TEILAK ETA ZIGARROTXOAK: Gurina eta almendra osoak erabiliz artisau erara eginak.

XAXU PASTELTXOAK: Almendrak, gorringoak eta mazapana erabiliz eginak daude eta testura eta zapore bikaina dute.

Eta ez ezazu Tolosako Azoka bisitatzea ahaztu, baserritarrek bertara ekarritako produktu zoragarri ugari topatu ahal izango duzulako!

  [/tab][tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) TOLOMENDI du izena, eta mapa honen gainean sakatuz beren webguneko informazio guztia eskura dezakezu.

Tolosaldearen webgunean ere plan eta ihesaldi ugari aurkituko dituzu.

 [/tab]

Gehiago irakurri...

Durangaldea

Durangaldea, ia oso-osorik, Ibaizabal ibaiaren haranean kokatua dago, Lur Laua esaten zitzaion inguruan, Bizkaiaren hego-ekialdean. Iparraldetik Oiz mendiarekin eta hegoaldetik Anboto mendiarekin, Aramotz mendizerrarekin eta Durangaldeko mendiekin egiten du muga.  Mendi hauek Bizkaiko eskualderik eder eta magikoenetako bat bilakatzen dute 13 udalerrik osatutako eskualdea.

Euskal Herriaren barruan kokapen estrategikoa du Durangaldeak. Lur emankor hauetan Historiaurretik bizi izan da jendea. Historiak bere seinaleak eta aztarnak utzi ditu Durangaldeko lurretan. Kareharrizko tontorrek, muino berdeek eta haran leunek osatzen duten paisaia eskualde honetako udalerri bakoitzak duen ondare historiko artistiko aberatsarekin nahasten da.

 

 

{jutabs theme="style03" width="100%" skipemptyitems="true" changetab="click" initialeffect="true" ajax="false" tabeffect="fade" currentitemeasing="linear" nextitemeasing="linear" swipetouch="true" triggerwindowresize="true" slidetotab="false" view="fulltext" parseplugin="true" type="tab" tabscroll="true"}

[tab title="Udalerriak"]

Durangaldea eskualdea osatzen duten udalerriak ondoko hauek dira: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Zaldibar.

 

  [/tab]

 

[tab title="Esperientziak eta aisialdia"]

Gure eskualdea bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Murgil zaitez Urkiolako Parke Naturaleko bide, baso eta mendietan barrena. Mirets ezazu Parke itzelean dugun landaretza eta fauna aberatsa.

Utz ezazu euskal mitologiaren mendi sakratu eta Mari jainkosaren bizileku den Anbotoren bistak lilura zaitzala. Goza ezazu gure herrietako giroaz: bertako kulturaz, ondareaz, monumentuez, euskararen soinuaz, jaiez, tradizioez, modernotasunaz eta folkloreaz.

Gure gastronomia bikainaren oinarri diren artisau-produktu autoktonoak dastatzera ere gonbidatzen zaitugu. Nekazaritza-auzoetako baserrietan mimo handiz ekoitzitako produktuak. Ehundik gora urte dituzten kareharrizko eta egurrezko eraikin ikusgarriak, mendeetan barrena bizitzaren zentzua eta paisaia paregabea gordetzen jakin dutenak. Durangaldean Euskal Herriko baserririk ederrenak topatuko dituzu.

Bizkaiaren funtsa gordetzen duen Durangalde hori ezagutzeko abenturari ekitera gonbidatzen zaitugu. Euskal Herrian ez dira asko izango Durangaldeak bezala industria-jarduera eta modernotasuna landako bizimoduarekin uztartzen jakin duten eskualdeak.

Zatoz Durangaldera. Hasi ezazu bidaia miresgarri hau, txoratuta utziko baitzaitu zalantzarik gabe.

 

  [/tab]

 

[tab title="Gure produktuak"]

Durangaldeko eskualdeak kalitate eta bikaintasun goreneko produktuen aukeraketa on bat eskaintzen du, Durangaldeko baserrietan mimo handiz ekoitziak. Durangaldeko haran berde eta muinoetako lur emankorretan sakabanatuta hainbat eta hainbat baserri topatzen ditugu beren baratze eta artaldeekin.  Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapen hauek, Euskal Herriko paisaia bukolikoari bere horretan eusteaz gain, kalitate handiko produktuak ekoizten ere laguntzen dute: esnea, haragia, behi-gazta, Idiazabal J.D. gaztak, txakolina, sagardoa, frutak, barazkiak, eztia, ogia, gozogintza, besteak beste. 

Durangaldea eskualdea bisitatzera animatzen zaituztegu, eta bertako herri, auzo eta mendietan barrena ibiltzera. Gonbidatzen zaituztegu bertako udalerrietako giro biziko kaleetan barrena ibiltzera eta taberna eta jatetxeetan eskualdeko produktu bikainenekin egindako bertako gastronomia dastatzera:

  • Fruta eta barazki freskoak.
  • Fruta eta barazkien kontserba naturalak.
  • Ezti milalorea eta txilar-eztia.
  • Behi-esnea.
  • Ardi-esnea.
  • Eusko Label jatorri-deitura duen sagardoa edo Bizkaiko Sagardoa
  • Bizkaiko Txakoliña Jatorri Deitura duen txakolina
  • Idiazabal J.D. duen ardi-gazta.
  • Artzain Gazta.
  • Larrei esker kalitate bikaina duten  Euskal Herriko JD abelgorri-okelak.
  • Euskal Herriko esneko arkumea. Baserrietan aire librean hazten dira, bere amaren esnea bakarrik edaten dute eta 3 eta 5 aste bitartean hiltzen dira.
  • Lumagorri Eusko Labela duen Oilaskoa.
  • Mendian hazitako Basatxarri eta Txerrizaleok txerriak.
  • Ogia eta gozogintza.
  • Eskualdeko artisauek egindako artisautza-produktuak.

  [/tab]

 

[tab title="Estekak"]

Eskualde honetan lan egiten duen Landa Garapenerako Elkarteak (LGE) URKIOLA du izena, eta mapa honen gainean sakatuz beren webguneko informazio guztia eskura dezakezu.

 [/tab]

 

Gehiago irakurri...
Harpidetu RSS feed honetara