Gure lurraldea

Izkiko Parke Naturala

Nola heldu?

Izkiko Parke Naturalak 9.143 ha-ko hedadura du eta Arabako Mendialdean kokatua dago, Arraia-Maeztu, Bernedo eta Kanpezu udalerrien artean. Horren erdialdean, parkeak duen hedadura guztiaren erdia okupatzen duela, EAEko ametz-oihanik (Quercus pyrenaica) handiena dugu.

Era askotako baso zabalez gain, bertako zohikaztegi ugarietan, “zapaka” deitzen dieten horietan, EAEn bitxitzat jotzen diren landare-espezie desberdinak topatuko ditugu. Era berean, parkean baso-faunaren adibide interesgarriak aurkituko ditugu, Euskadiko gainerako eskualdeetan oso urriak direnak. 

Korresen, parke barruko biztanle-gune bakarrean, bisitariei harrera egiteko zerbitzu nagusiak aurkitzen dira, hala nola aisialdi-eremu bat edo Parketxea. Korres. (Tel: 945410502 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. . Parkeari buruzko erakusketa interesgarri bat bisitatu ahal izateaz gain, bisitariak era askotako informazioa lor dezake bisita hori errazteko.

Parkeak ibilbide-sare zabal bat du, eta bere inguruneko herrixketatik abiatzen direla, parkea zeharkatzen zuten bide tradizionalak berreskuratu ditu.

Oharra: Esteka honetatik ibilbide horiek KML (ibilbide orokorren sarea) eta GPX (ibilbide auto-gidatuak) formatuetan deskargatu daitezke, baita horiei dagozkien pdf fitxategiak ere.

Gehiago jakiteko

itzuli gora