Gure lurraldea

Pagoetako Parke Naturala

Nola heldu?

 

Pagoetako Parke Naturala Gipuzkoako Urola Kosta eskualdearen barruan aurkitzen da, Zestoa, Aia eta Zarautz udalerrien artean.

Nahiz eta Pagoetako hau EAEko Parke Naturalik txikiena den, 1.300 ha baino zertxobait gehiago besterik ez baitu, benetan eskaintza eta zerbitzu kopuru zabala eskaintzen die bisitariei.

Parkea ezagutzen hasteko gomendagarriena Iturraran Parketxera hurbiltzea da (943 835 389 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ), eta publikoak informazio eta arreta egokia jaso ahal izango du bertan.  Hortik abiatuta, bisitari bakoitzak dituen lehentasunen arabera, museoko, naturako, edo ondarearekin edo mendi-ibilbideekin loturiko eskaintza aukeratuko du.

http://parketxesarea.org/iturraran/

Iturraranen ondo-ondoan, Pagoetako Lorategi Botanikoa topatuko dugu, 5200 taxonek baino gehiagok osatzen duten bilduma aparta, gehienak munduko toki desberdinetako zuhaitzak eta zuhaixkak, baina badago, halaber, Euskal Herriko landare mehatxatuen bilduma bat.

Iturrarandik bertatik Agorregiko burdinolara eta errotara joan gaitezke, eta bertan bisitaldi gidatuak egiteko aukera eskaintzen dute.

Gehiago jakiteko:

http://www.iturraran.org

http://www.aiapagoeta.com/

http://parketxesarea.org

http://www.gipuzkoamendizmendi.net/

 

CC - Pilar Jiménez - PARQUE NATURAL ITURRARAN - PAGOETA Junio del 2011

itzuli gora