Gure lurraldea

Urkiolako Parke Naturala

Nola heldu?

EAEn izendatutako lehen parkea Urkiola izan zen ia 6.000 ha-ko hedadura batez, Bizkaiko Durangalde eta Arratiako eskualdeen barruan eta Arabako Aramaio udalean kokatua.

Urkiolako Santutegia dugu, Durangaldeko mendi-tontorrekin batera, eremu honetako elementurik ezagunena.  Mendi hauek, Durangaldeko Mendiak edo Anboto Mendizerra izenez ere ezagunak direnak, kareharriz osatutako egitura apartak dira, oso malkartsuak eta benetan ikusgarriak, 1000 metrotik gorako desnibelarekin, eta mendizaleek ibilaldi ugari egin ditzakete bertan, gogorrak bezain ederrak.

Parkea ezagutzen hasteko, gomendagarriena Toki Alai Parketxera hurbiltzea da (946 814 155 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ), Urkiolako mendatetik metro batzuetara kokatua. Multimedia erakusketa batek parkeari buruzko lehen hurbilpen bat eskainiko digu, eta bertatik, zenbait ibilbide labur interesgarri egin ditzakegu.

Gainera, parkeak ibilbide-sare zabal bat prestatua du, Urkiolako mendatetik bertatik abiatzen direnak, baita Parkearen inguruneko gune nagusietatik ere.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Bizkaiko Foru Aldundia. Urkiolako Parke Naturala:

Arabako Foru Aldundia. Urkiolako Parke Naturala:

 

 

 

itzuli gora