Gure lurraldea

Iturrarango Parketxea - Pagoeta Parke Naturala

Iturraran baserri eder bat da, eta XVIII. mendean egurrez egindako jatorrizko egitura mantentzen du; bisitariari harrera egiteko zentro izateaz gain, Pagoetako Parke Naturaleko interpretazio-zentro ere bada.

Iturraran Parketxean erakusketa iraunkor bat dago, eta horren bidez, Pagoetako ingurune fisiko eta etnografikoa ezagutu dezakegu; halaber, tailer didaktiko bat eta zenbait euskarri elkarreragile ere topatuko ditugu. Horiei esker, naturaren eta giza jardueren arteko oreka zertan datzan ezagutuko du bisitariak.

http://www.gipuzkoamendizmendi.net/parketxeak

itzuli gora