Gure lurraldea

Valderejoko Parke naturala

Nola heldu?

Valderejoko Parke Naturala Araba mendebaldean kokatua dago, Gaubea udalerriaren barruan, eta 3.500 ha inguruko hedadura du. Purón ibaiak sortu duen eta paisaia aldetik interes aparta duen haran txiki bat da. Bere malkar harritsuetan hegazti harrapari ugarik egiten dute habia, eta era askotako baso motak topa ditzakegu inguruan. 

Bertan dauden lau herriek, nahiz horietatik bitan bakarrik bizi den jendea, ondare kultural  interesgarria eskaintzen digute, eta naturaz gozatzeko jardueren osagarri bikaina dira.

Ekipamendu garrantzitsuenak Lalastran daude, eta batez ere Parketxea nabarmentzen da (Tel.: 945353146 - Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ) eta bertan parkeari buruzko erakusketa interesgarri bat bisitatu eta bisita hori erraztuko digun era askotako informazioa lor dezakegu.

Parkea ezagutzeko aukera eskainiko diguten ibilbide gehienak Lalastratik abiatzen dira, eta gai eta zailtasun maila desberdinak dituzten proposamenak topatuko ditugu bertan. 

Oharra: Esteka honetatik ibilbide horiek KML (ibilbide orokorren sarea) eta GPX (ibilbide auto-gidatuak) formatuetan deskargatu daitezke, baita horiei dagozkien pdf fitxategiak ere.

Gehiago jakiteko

 

 

itzuli gora