Iritzia

Oneiñ: Nor gara eta zertarako sortu da?

Kaixo kaixo!

Hemen gaude aste bat gehiagoz ONEIÑen inguruan gehiago kontatzeko asmoz. Askok galdetuko zarete nor garen, zergatik garen ONEIÑ eta zertarako sortu eta behar dugun ONEIÑ. Gaurkoan hori guztia argitzea gustatuko litzaiguke!

ONEIÑ denon artean sortutako zerbait da, pertsona eta ofizio ezberdinei esker sortutako zerbitzua da. Parte hartzaile ezberdinak gara mugimendu honen jabe eta sortzaile.

Mondragon Unibertsitateko ekintzaile talde batek, inguruan ikusitako arazo batzuei erantzuna eman nahian sortutako proiektua izan da hau. Elikadura eta bertako landa garapenari garrantzia ematen diogu, eta guk ere lagundu nahi dugu honi bultzada bat ematen. Gure gogo eta indarrak Ane Campos Eibarko dietistarekin konpartitu eta ONEIÑen balioa ikusirik berak ere parte izan nahi zuelarik, elkarrekin aholkularitza nutrizionala eskaintzen dugu saskiaz gain.

Saskia osatzeko ekoizleen beharra dugu, hauek dira elikagaiak hazi eta ekoizten dituztenak, gure lurra zainduz eta honi probetxua ateraz. Hauek dira ONEIÑeko parte, sortzaile eta motor beharrezkoak besteak beste. Onura garbienak ondorengo hauek dira: sasoiko janariak ezagutzea, inguruko baserriei garrantzi handiagoa eta bezero finkoak izatea, bertan ekoitzitako produktuak kontsumitzea, landa garapenean lagunduz.

Eta nola ez, zuek ere beharrezko zarete, irakurle, bezero zein kontsumitzaileak. Gure ideiak partekatzen dituen pertsonak behar ditugu, natura, osasun eta elikadurari garrantzia ematen dieten kideak. Gure helburua elikagai osasuntsuak, bertakoak eta ekonomikoak bultzatzea da, beti ere bertakoa errespetatuz eta indartuz. Ideia hauekin bat egiten baduzu, toki egokian zaude, zerbitzu egokia topatu duzu!

Zer iruditzen zaizu gure zerbitzua?

Informazio gehiagorako idatzi Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu!

Mila esker eta hurrengo astearte!

itzuli gora