Iritzia

Iritzi

Oneiñ

Oneiñ

Zer abantaila sortzen ditugu Oneiñi esker?

Geroz eta azkarrago bizi gara, eta horrek gure elikadura eta osasunean eragin zuzena duela argi dago. Aurrez prestatutako jakiak, fast food delakoak, geroz eta gehiago kontsumitzen ditugu eta hauen beharra ere areagotuz doa, baina kalte asko sortzen dizkigu. Alde batetik, osasunean argi ikus ditzakegu hauen kalteak. Gure egunerokotasunean nekatuago egon gaitezke, gaixotasunak hartzeko erraztasun handiagoa dago ahulago gaudelako, organo ezberdinak kaltetzen dizkigu, eta beste hainbat gaitz eta kalte eragin ditzake gure osasun eta bizitzan.

Ama-lur eta ingurugiroan ere aurretik prestatutako jakiak kontsumitzeak eragin negatiboa sortzen du. Sortzen den zaborra asko areagotzen da, eta bertako produktoreengan ere ez dugu abantailarik sortzen, kanpoko elikagaiak kontsumituko ditugulako eta bertan dugunari garrantzia kenduko diogulako.

Guk eskaintzen duguna guzti honen alternatiba bat da. Bertako elikagaiak, bertan hazi eta garatuak onura asko eskaintzen dizkigute. Honez gain, bertako elikagaietan nutrienteak mantendu daitezke, fast food-ean erraz galtzen direnak.

Denbora aldetik ere ez digu lan gehiegirik eskatzen osasuntsu eta ondo jateak. Menuari esker buru hausteak errazten ditugu, dieta orekatu bat izango dugu pentsatu gabe, erraz eta zuzenean. Gainera, errezeta liburuari esker elikagaiak modu osasuntsu eta errez batean prestatzeko gida dugu. Horrez gain beti esan izan ohi dugu, denbora aurrezteko asteok egun bat sukaldera zuzentzea gomendatzen dugula, aste osorako behar ditugun elikagaiak prest utzi eta astean zehar hori janez. Modu honetara errazagoa izango da osasuntsu jatea eta honen kontrola eramatea.

Oneiñ: Nor gara eta zertarako sortu da?

Kaixo kaixo!

Hemen gaude aste bat gehiagoz ONEIÑen inguruan gehiago kontatzeko asmoz. Askok galdetuko zarete nor garen, zergatik garen ONEIÑ eta zertarako sortu eta behar dugun ONEIÑ. Gaurkoan hori guztia argitzea gustatuko litzaiguke!

ONEIÑ denon artean sortutako zerbait da, pertsona eta ofizio ezberdinei esker sortutako zerbitzua da. Parte hartzaile ezberdinak gara mugimendu honen jabe eta sortzaile.

Mondragon Unibertsitateko ekintzaile talde batek, inguruan ikusitako arazo batzuei erantzuna eman nahian sortutako proiektua izan da hau. Elikadura eta bertako landa garapenari garrantzia ematen diogu, eta guk ere lagundu nahi dugu honi bultzada bat ematen. Gure gogo eta indarrak Ane Campos Eibarko dietistarekin konpartitu eta ONEIÑen balioa ikusirik berak ere parte izan nahi zuelarik, elkarrekin aholkularitza nutrizionala eskaintzen dugu saskiaz gain.

Saskia osatzeko ekoizleen beharra dugu, hauek dira elikagaiak hazi eta ekoizten dituztenak, gure lurra zainduz eta honi probetxua ateraz. Hauek dira ONEIÑeko parte, sortzaile eta motor beharrezkoak besteak beste. Onura garbienak ondorengo hauek dira: sasoiko janariak ezagutzea, inguruko baserriei garrantzi handiagoa eta bezero finkoak izatea, bertan ekoitzitako produktuak kontsumitzea, landa garapenean lagunduz.

Eta nola ez, zuek ere beharrezko zarete, irakurle, bezero zein kontsumitzaileak. Gure ideiak partekatzen dituen pertsonak behar ditugu, natura, osasun eta elikadurari garrantzia ematen dieten kideak. Gure helburua elikagai osasuntsuak, bertakoak eta ekonomikoak bultzatzea da, beti ere bertakoa errespetatuz eta indartuz. Ideia hauekin bat egiten baduzu, toki egokian zaude, zerbitzu egokia topatu duzu!

Zer iruditzen zaizu gure zerbitzua?

Informazio gehiagorako idatzi Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu!

Mila esker eta hurrengo astearte!

Oneiñ: bertako eta sasoiko produktuetan oinarritutako zerbitzu berria

onein-lan-taldeaGaur egun geroz eta arreta gutxiago jartzen diogu osasun eta jaten dugunari. Azkar bizi gara, presaka, eta ez dugu astirik hartzen behar bezala gure gorputza eta jaten duguna zaintzeko. Gure elikadurak behar lukeen garrantzia ikusiz, bertako eta sasoiko produktuetan oinarritutako elikadura bat eskaini nahi diegu bezeroei.

ONEIÑ bertako eta sasoiko produktuez osatutako erosketa erraztu eta zure osasunean eragin positiboa izango duen zerbitzua da. Asteroko kuota bat ordainduz, bezeroak aste osoko saskia jaso dezake, sasoiko eta bertako produktuekin. Bezero bakoitzaren profilaren arabera, dietista profesional batek osaturiko aholkularitza nutrizional bat jasoko da saskiarekin batera, menua eta errezetak moldatuz.

Horrez gain, ONEIÑ zerbitzuarekin, erosketa egitea aurreztu dezakegu, astero puntu batean prest izango baituzu zazpi egunetarako behar dituzun elikagai guztiez osaturiko saskia.

Bezeroez gain, ekoizleengan ere eragin bat sortu nahi dugu, kontsumo jasangarria indartuz, bertako produktuen eskaera areagotuz eta inguruko lana sustatuz.

 

Astero artikulu bana

Duela sei aste hasi ginen asteroko zerbitzu hau eskaintzen eta Eibar eta Ermuan gaude oraingoz, zabaltzeko gogoz eta gure eragin positiboa areagotzeko indarrarekin.

Astero izango gara Nireako iritzi foroan gure gomendio eta bizipenak zuekin partekatzeko helburuarekin. ONEIÑ proiektuan kide askok jartzen dute beraien hazia aurrera joan ahal izateko, eta hauek ere aurkeztuko ditugu, beraiek ere ONEIÑen parte direlako.

Zuek ere abentura berriaren parte izan nahi al duzue? Animatu eta hemen izango gara astero gure bizipenak kontatzeko gogoz!

Informazio gehiagorako idatzi Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera.