Lege informazioa

Nirea, Euskadiko Lehen Sektorea eta Landa Nahiz Itsasertzeko Ingurunea Berrindartzearen Alde

Komunikazio arinen, errepideen eta teknologia berrien munduan bizi garen arren, eta Euskadin landa eta hiria oso hurbil eta oso loturik dauden arren, kulturalki gero eta urrunago daude egunetik egunera. Halere, badakizu gure lurraldearen % 85 landatartzat jotzen dela? Gero eta harreman gutxiago dugu gure nortasun-ezaugarriekin eta gure ohitura, tradizio, paisaia, nekazaritzako elikagai, hizkuntza eta kulturaren sustraiekin. 

Jarduera ekonomiko guztietatik, nekazaritza, basozaintza eta arrantza dira, inolako zalantzarik gabe, natura-baliabideen erabilerarekin harreman estuena dutenak, eta eragin handia dute horien kudeaketan, biodibertsitatearen kontserbazioan, Euskadiko ondare naturalaren nahiz kulturalaren zainketan... Baina gure inguruneari bere horretan eusteko, funtsezkoa da, elikagaien ekoizpena modu iraunkor batean egitea ez ezik, baizik eta gizarteak, bere kontsumo-ohituren bitartez, gure baserritarren eta arrantzaleen biziraupena ahalbidetzea, ingurumenaren eta gizartearen aldetik iraunkorragoak diren bizimoduak eta kontsumo-joerak sustatuz. 

Ekoizpen-tokitik kontsumo-tokiraino zenbat eta bide laburragoa egin produktuak, orduan eta etekin handiagoak lortuko ditugu gure inguruneari eta gure gizarteari dagokienez. Horrela, tokiko elikagaiei lehentasuna emanez, ingurumenaren gainean eragiten dugu, produktuak landatzeko eta heltzeko bizi-zikloak errespetatu daitezela erraztuz, bilgarri kopurua txikiagoa izan dadila behartuz eta garraio-tarteak ere txikituz, eta era horretan, gutxitu egiten dugu CO2 emisioen kopurua.  Eta gure gizartean, tokian tokiko ekonomia garatu dadila ahalbidetzen dugu, enplegua sustatzen dugu eta gure landa eta itsasertza kontserbatu eta garatu daitezela bultzatzen dugu.

Euskadiko lehen sektorea eta landa nahiz itsasertzeko ingurunea berrindartzeko konpromiso sendoak sustatzearren abiarazi da Nirea Programa. Konpromiso horiei esker, gainera, landako gizartearen eta hiriko gizartearen arteko loturak indartuko dira

Nabarmendu ezazu Euskadirekin duzun konpromisoa. Bat egizu. 

 

 

Gehiago kategoria honetan: « Lege-oharra Nirea Proiektuak »
itzuli gora