NIREA. Euskadiko Lehen Sektorea eta Landa nahiz Itsasertzeko Ingurunea Berrindartzearen Alde.
Euskal gizarteak Euskadiko landa nahiz itsasertzeko ingurunearen garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa sustatzeko helburuz jarri da abian NIREA. Gure erabaki eta ekintza txikiek eragin bat dutelako gure ekonomiaren, gizartearen nahiz ingurumenaren ereduan. "Nirea" da horren izena, konpromisoa pertsonala delako, eta Programa hau norberaren erabakiekin eraiki delako, ekintzak eta nahiak batuz, denon artean tximeleta efektuari ekiteko.
Bertan bai enpresek eta bai erakundeek ere parte hartzen dute. Eta batez ere, euskal gizartea osatzen dugun pertsonok parte hartzen dugu. Denok elkarrekin oso urrun iritsi gaitezkeelako.
Erronka hau zeure egin nahi duzu?
- Gorbeia | Gabonari - Herri bat, merkatu bat - Gabonetako azokak Data: Osteguna, 10 Abendua 2020 12:21
- Durangaldea elikadura abian Data: Asteartea, 24 Azaroa 2020 12:52
- Ekobilgarriak eta baliabide naturalekin egindako ontziak egiteko tailerra (Dulantzi) | Urriak 28 eta 29 (asteazkena eta osteguna) Data: Azteazkena, 21 Urria 2020 12:41
- Gure Ogia (Azpeitia) | Uztailak 3 (ostirala) Data: Azteazkena, 24 Ekaina 2020 12:57
- #AzokaDigitala sortu dugu Twitterren, baserritarren elikagaiak erakusteko Data: Azteazkena, 06 Maiatza 2020 11:07
NIREA Ekimenak
-
Arkume Proiektua Arkume Larsabi Elkartearen proiektua da, eta Euskadin egin eta kontsumitzen den latxa arrazako arkumearen garrantzia goraipatzeko helburua dauka. Noemí Salazarek koordinatzen du eta EHU eta Apitropiken laguntza dauka. Proiektuaren helburu orokorra latxa arkumeko artzainak ahalduntzeko elkarlan giroa sustatzea da, egiten duten lana eta merkaturatzen duten produktuaren garrantzia azpimarratzeko. Horretarako, teléfono, WhatsApp eta sare sozielen bidez arkumea bildotsa erosteko esperientzia pilotua jarri da…