Nirea

Baratze Parke Sarea

BARATZE PARKE SAREA Kutxa Ekoguneko proiektua da, eta Gipuzkoako hainbat udalerriko baratzeak batzen ditu. Horietako bakoitza Kutxa Ekogunea eta probintziako Udaletxeren baten arteko elkarlanaren emaitza da, Kutxa Ekoguneak sortu eta kudeatutako sareko egoitza nagusia izan ezik ─Ekoguneko Baratze Parkea─, izen bereko parkean dagoena.

Ortu hauek irizpide batzuk jarraituz diseinatu eta kudeatzen dira, eta baratzezaintza ekologikoa burutu nahi duen orori toki hurbil bat eskaintzen dio, komunitatearen babesa eta adituen aholkuarekin lantzeko.

Baratze Parke Sarearen helburua parte hartzen duten pertsonengan kontsumo-ohitura jasangarrietarako aldaketa eragitea da, garaiko eta bertako baratzeko produktu ekologikoen kontsumoaren bitartez. Gainera, bestelako eragina ere lortzen du: elkarbizitza eta giza-harremanak bultzatu, belaunaldi trukaketa sustatu, herri eta hirietan biztanleen bizitza-kalitatea hobetzen duten gune berdeak sortu, etab.

Hobeto ezagutu nahi dituzu? Ekoguneko Baratze Parkera hurbil zaitez. Bertan esperientzia ezinhobea eskainiko dizute.

baratze-parke-sarea-eus

 

 

itzuli gora