Nirea

Nekasarea

Nekasarea elikatzeko modu bat berreskuratzea nahi duten baserritarren eta kontsumitzaileen arteko erantzukizun partekatuan oinarritutako sarea da.

Baserritarrak astero aldez aurretik adostutako produktuen saskia entregatzeko hitza ematen du. Aldi berean, kontsumitzaileak adostutako epean saskia hartu eta ordaintzeko konpromisoa hartzen du. Kontsumitzaileak taldetan antolatzen dira eta persona batek koordinatzen ditu. Koordinatzailea, gehienetan, saskiko produkturen bat ekoizten duen baserritarra da. Gainera, asanbladak egiten dira, baserrietara bisitak egiten dira eta pertsonen arteko harremanak berreskuratzen dira, landa-hiria lotura birsortzen duen elkartasuna sortuz.

Sare honen parte izan nahi baduzu, EHNE Bizkaiarekin jar zaitez harremanetan 946 232 730 telefonoan edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.  helbidera posta elektronikoa bidaliz. Bertan proiektua azalduko dizute zehatz-mehatz, eta jarraitu beharreko urratzak azalduko dizkizute.

nekasarea-eus-02

 

 

itzuli gora