Nirea

Zain dezagun baratzea

Ekoguneko “Zain dezagun baratzea” proiektuaren heziketa-programan parte hartzen duten ikasleak baratze ekologikoaren munduan murgiltzen dira. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako maila guztietako gelak parte har dezakete, lantegiak garai bakoitzeko eskola-curriculumera moldatuta baitaude.

Helburua ikasleek, zuzeneko ekintza eta bizipenen bidez, nekazaritza ekologikoa hobeto ezagutu eta gure baserritarren eguneroko lana aintzat hartzea, eta nork bere kabuz zerbait berria egiteko gai izatea da.

Programa honetaz gain, Kutxa Ekoguneak beste hiru gaietan ere eskaintzen ditu unitate didaktikoak: ur-kontsumoa, energia-baliabideak eta ekologia linguistikoa. Eskaintza osoa bere webgunean ikus dezakezu.

Kasu guztietan, unitatedidaktikoak ikastetxean bertan hasi eta amaitu egiten dira, Ekogunera tarteko bisita praktikoa proposatuz.

zain-dezagun-baratzea-02

 

 

itzuli gora