Nirea

Nekazaritzako azoka gardena (Gasteiz)

Gasteizko Nekazaritza Azoka Gardena ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topaketa-eremua da, Arabako Nekazarien Elkarteak (UAGA) eta AGAk antolatuta. Urteko lehen eta hirugarren hiruhilekoan antolatzen da azoka eta gertuko kontsumo-eredua sustatzen du, zuzeneko harremanean, elkarrekiko ezagutzan eta merkaturatzeko ibilbide laburretan oinarrituta. Tokiko ekonomia sustatzea, eta lehen sektorea eta bizitza herrietan mantentzea da helburua, betiere, baliabide naturalak mantentzen dituzten eta bioaniztasuna sustatzen duten ingurumen eredu iraunkorren aldeko apustua eginez.

Azoka bakoitzean hogei postu inguru topatuko dituzu. Horietan, Arabako uztiategietatik zuzenean, honako produktu hauek eskuratu ahal izango dituzu: lekariak, barazkiak, hestebeteak, gaztak, haragia, eztia, ogia, ardoa, txakolina eta abar. Horrez gain, tokiko produktua kontsumitzearen garrantziaren inguruko informazioa ere eskuratu ahal izango duzu, eta UAGALUR zuzeneko salmenta ekimena ezagutu ahal izango duzu. Eta askoz ere gehiago: produktuaren egite uneko erakustaldiak, dastatzeak eta txikientzako jarduerak; betiere, Arabako produktua protagonista izanik.

UAGA Nekazaritzako Erakunde Profesionala da, irabazi asmorik gabekoa. Helburu nagusia Arabako eta Trebiñuko nekazarien eta abeltzainen interesak defendatzea da. Afiliatutako 1.500 nekazaritza esplotazio inguru ditu; gehienak familia esplotazio txikiak eta ertainak .

Ezagutu gehiago UAGAri, Nekazaritza Azoka Gardenari buruz, eta zer jarduera egiten dituzten hemen: www.uaganet.net.


 

 

itzuli gora