Nirea

Lautadaren Taupada

2014 urtean lehenengo Lautada Eguna ospatu zen, herritar eta bisitari orori zuzenduta eta kultura, turismo eta gastronomiaren baloreak bultzatu nahian. Ordutik urtero ospatu izan den egun horren ekitaldi  nagusia ekoizle eta artisauen merkatua da, babarrunak, patatak, garagardo artisaua, Idiazabal gazta eta hestebeteak, bitxiak, egurra, larrua eta inguruko beste hainbat produktu saltzen direlarik.

2017an, Lautada Egunaren IV. edizioarekin batera, ekitaldiz beteriko aste osoko egitaraua prestatu egin da, Arabako Lautadako Landa Garapenaren I. Astea,  Lautadaren Taupadari forma emanez. Aste horretan zehar, ekintza bana egin da eskualdeko udalerri bakoitzean, gai ezberdinak jorratuz: berdintasuna, merkataritza, turismoa, ondarea, ingurumena eta kultura.

Lautadaren Taupadaren helburua Arabako Lautadako garapenari eragiten dieten gai ezberdinak era bateratuan aurkeztu eta haiei buruzko gogoeta egitea da. Horretarako, ekintza teknikoenetatik ludikoenetara biltzen dituen egitaraua antolatu zen, betiere euskara eta berdintasuna bezalako zeharkako gaiak kontutan izanik.

IV. Lautada eguna toki nabarmena izaten jarraitzen du astearen barruan ere, azaroaren 9an Barrundian ospatu zen eta NIREAren parte-hartzea izango duen topaketa teknikoarekin batera.

 

 

itzuli gora