Nirea

Alimentaccion

Alimentacción: Red de Escuelas por un Mundo Rural Vivo” 2010ean VSF Justicia Alimentaria Globaletik jaio zen gizarte-hezkuntzazko programa da. Erakunde hau 2014tik ari da HEGOA Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuarekin elkarlanean. Proiektuaren abiapuntua eskola da, gure elikaduraz eta honek inguruari, osasunari eta pertsonen eta komunitateen bizi-baldintzei zelan eragiten dieten gogoeta egiteko ekintza ardatzatzat duela. Espainiako Gobernuko Kanpo Arazo eta Kooperaziorako Ministerioaren, Nazioarteko Kooperaziorako Espainiar Agentziaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza jasotzen du.

Izenak aipatzen duen sarea Espainiar estatuko eskolek osatzen dute. Ikastetxe hauek kontzientzia kritikoa sortu eta gure elikadura ereduak kate osoko ataletan (ekoizpena, banaketa, salmenta eta konstumoa) eragiten dituen gizarte-, ekonomia- eta ingurugira-ondorien aurrean ekintza sustatzea nahi dute. Alimentacciónetik Elikadura Burujabetzaren printzipioetan oinarritzen den eredu alternatiboa sustatzen da, genero perspektiba duena eta landa eremu bizi baten aldeko apostua egiten duena, komunitete osoa inplikatzeko ikastetxea dinamizazio-ardatzatzat hartzen duena. Sarea osatzen duten eskolek printzipio hauetan oinarritzen diren eduki, gai eta ekintzak eransten dituzte euren ikasketa planetan, egungo elikadura eredua zalantzan jarriz. Hau guztia, eskola demokrazia eta ikasketa kontziente eta norabide anitzeko benetazko gunea bihurtzen duten metodologietatik abiatuz lantzen da. Denok ikasten dugu.

 

 

itzuli gora