Nirea

Ongi Etorri Baserrira

Ongi Etorri Baserrira, ENBA nekazaritza sindikatuaren proiektua da. 2014ko urtean ipini zen martxan, bai baserritarren lanari garrantzia emateko eta baita hiria eta lehen sektorearen arteko zubia eraikitzeko ere. Horretarako, ongietorribaserria.eus webgunea sortu zuen kontsumitzaile eta ekoizleen arteko loturak bultzatzeko.

Plataforma honen bitartez, ENBAk sektorearen berriak eskaintzen ditu sektoreko gaiak gizarteratzeko. Gainera, ENBA sindikatuak newsletter bat bidaltzen du aldian-aldian plataformaren atal bakoitzeko informazio nagusiak eta berri interesgarriekin.

Plataforma honetaz gain, Ongi Etorri Baserriraren barruan Gipuzkoako eta Bizkaiko baserriak ezagutzeko programa berezi bat aurkitzen da. Honela, urtean behin baserriaren bizimodua eta izatea ezagutu nahi duen edonork aukera hori eduki dezake, aukeran dauden bisita gidatuak jarraituaz.

 

ongi-etorri-baserrira-eus-03-

 

 

itzuli gora